Elkarbizitza

Proiektu honek gaitasun hauek garatzeko balio du: elkarbizitzeko gaitasuna eta gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna.

Ikastetxeko Elkarbizitza Behatokiak ez dio pertsonen arteko harreman positiboak eta elkarbizitza begirunetsua lortzeko lan egiteari utziko. Ikastetxeko estamentu guztien artean (ikasleak, familiak, administrazioko eta zerbitzuetako langileak eta irakasleak) egindako Bizikidetza Planaren bidez, irakasleen, familien eta ikasleen arteko begirunea eta komunikazioa sendotzeko lan egingo dugu ikasturtean zehar.

 

Hauei buruz gogoeta egiteko jarduerak sustatuko ditugu:

  • elkarbizitzan gailendu behar duten balioei buruz
  • gatazkak konpontzeko moduei buruz
  • pertsonei, materialari eta arauei izan beharreko begiruneari buruz
  • ikasleen parte-hartzeari buruz

KIVa Proiektua 2017-18 ikasturtean martxan jarri den bullying edo eskola-jazarpena prebenitu eta murrizteko programa da.

Finlandiako Turkuko Unibertsitateak garatua.

KiVaren esanahia atsegina da eta bestetik “jazarpenaren aurka”ko akronimoa.

Programa honek bi atal nabarmen bereizita ditu:
Lehen Hezkuntzan 3 ikasturtetan zehar landuko den prebentzio programa.
Eskola-jazarpena kasuren bat antzematen bada, protokolo zehatz bati jarraituz aurre egitea.

Programa honek emandako emaitzek pentsarazten digute hemen ere arrakastatsua izango dela. Hala ere, ezinbestekoa da guztion parte-hartzea.

Informazio gehiago KIVa programaren webgunean.

Elkarbizitza programa 2016-17

 

Elkarbizitza plana

Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi