Izarrara kurtso bukaerako txangoa!!

Argazki guztiak 

Kurtsoa bukatzear gaude, hori dela eta ikastetxeko txikiek Izarrara joan dira eguna pasatzera. Hiru urtekoentzat haien lehenengo aldia zen eta besteak aurreko ikasturteetaz ezagutzen zuten, baina guztiek era berean disfrutatu zuten. 

Heldu bezain pronto, hamaiketakoa hartu zuten indarra hartzeko eta egun osoa jolasten emateko. Hareazko parkea, futbol-zelaia, landak...edozein aukera ona izan zen aisialdiaz gozatzeko. Helduenek paseo txiki bat ere eman zuten eta irakasleen laguntzarekin lekuko kuriositateren bat ikasi zuten. 

 


Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi