Gogoratzen duzue nola esan genizuen Haur Hezkuntzan zerbait egosten ari zela? Ba…horrela zen! Aurreko asteazkenean, ekainaren 7an, eskolako familia ezberdinekin batera martxan jarritako ideia aurrera atera zen.
Ñam-ñam proiektuko azken ekintza zen. Eskolako txikiek ibilbide gastronomiko eta kultural bat egin zuten herrialde ezberdinetatik. Ahmedi esker Argelia gertuagotik ezagutu ahal izan zuten: mapan non dagoen kokatuta, zer nolako musika entzuten duten, nola agurtzen duten elkar eta batez ere…datilak dastatu zituzten. Janaria izan zen ibilbidearen protagonista.
Txekiakoa den Veronikarekin bi pasta mota dastatu zituzten; Poloniakoa den Majarekin piernik deritzon bizkotxo bat; Vicky argentinarrarekin enpanadak eta pastela; Erresuma Batuko Nataliarekin babarrun sendoak (beans); Aintzane eta Begoñarekin, Mali, Senegal eta Etiopiakoak, zuku gozo bat eta mangoa dastatu zuten; Mexikoko Soniarekin beste era bateko zukua eta takoak; eta, azkenik, Luigi italiarrarekin, pizza.
Ah! Pizzak sekulako arrakasta izan zuen. Badakizue txikien artean oso gustukoak direla, beraz, animatzen bazarete Lakuan dagoen Trattoria da Luigi jatetxera gerturatu zaitezkete. Uda ondo hasteko aukera bikaina da! Urtean behin ez da kaltegarria!
Irakasleok ekintza honetan parte hartu duzuen familia guztiak eskertu nahi ditugu, xehetasun guztiak bihotzez zaindu izana eta haur talde ezberdinei behin eta berriz azalpena errepikatzeko egin zenuten ahalegina. Guk badakigu ez dela erreza! Baina zuek ere gu geratu garen poztasun sentzaziorekin geratzea espero dugu.