Kontrastafrika

Abenduaren 18an Historia Garaikideko ikasgaia egiten duten Batxilergoko 1B mailako ikasleak Montehermoso kulturunera joan ziren Manuel Iradier elkarte afrikanistak antolatutako Kontrastafrika erakusketa ikusteko. Erakusketa honek eskubide ekonomiko, kultural, ingurugiro eskubide eta giza-eskubideen inguruko zenbait arazo ezagutzeko aukera ematen du,  Saharaz hegoaldeko herrialdetan eragina duten arazoak hain zuzen ere. Batez ere lau herrialdetan jartzen du harreta erakusketak: Nigeria, Benin, Liberia eta Kongoko errepublika demokratikoa. 

Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi