Freiburgetik SanPrura. 3 eguna.

Gaur ikasle alemaniarrek gure ikasetxea bisitatu duten lehendabiziko eguna izan da. Familiekin pasatu duten asteburuaren ostean, gogotsu itxaron ditugu gure instalazioak erakutsi eta merezitako ongietorria emateko. Horregatik, lehenengo eta behin gure zuzendariak ongietorria eman die eta gainera, gure ikastetxearen izenenean detaile berezi eta oso erabilgarria eman die.

Ondoren ikasleentzako bereziki prestatutako ikastaro batean parte hartu dute gure gastronomia, kultura, herri kirolak, dantzak eta gure hizkuntzaren inguruan gehiago ikasteko aukera izan dutelarik. Goiza Eusko Jaurlaritza bisitatuz jarraitu dute eta ondoren gure hiriko Udaletxean harrera egin zaie. 

Bisita instituzionalen ostean alde zaharrean zehar egindako yinkana dibertigarri batean parte hartu dute. Zenbait pista eta mapa baten laguntzaz amaiera puntu bateraino iritsi behar izan dute eta handik berriro erdialdera bueltatu dira. Gaur izan dugun udaberri giro honekin espero dugu arratsalde libre eder batekin disfrutatu izana haien lagunekin batera.

Bihar Omako basora joango gara eta handik San Juan de Gaztelugatxe bisitatuko dugu. Horrela gure lurraldea ederra eta berezia egiten duten txoko berezietaz gozatzeko aukera izango dutelarik. 


Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi