Atzo gure ikasleek egutegian markatutako eguna zen, haien lagun alemaniarrak berriz ikusteko eguna baitzen.
Ikastetxera iritsi zirenean, ilusio handiz jaso genituen eta gure zuzendariak ongietorri hitz beroak eskeini zizkien. Horretaz gain beti gogoan izango duten detaile txiki bat ere jaso zuten,
Asteburu honetan zehar esperientzia ahaztezinak biziko dituzten haien harrera familiekin batera. Astelehenean ilusioz beterik prestatu ditugun ekintzei hasiera emango diegu.