DBH 3. mailako senideentzako informazio bilera

Ikasturte honen bukaera gertu dagoenez, ohar honen bidez, DBH-ko 3. mailako ikasleen gurasoei bilera informatibo baterako gonbidapena luzatu nahi dizuegu. Bertan, amaitzear dagoen kurtsoari buruz hitz egingo dugu eta datorren ikasturtearen egitura, aukeratasuna, Batxilergoa… gaiak jorratuko ditugu.

Eguna: maiatzak 22, asteartea

Ordua: 18:00

Lekua: Areto Nagusia

Agertuko zaretelakoan, jaso ezazue gure agurrik beroena.

ZUZENDARITZA TALDEA


Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi