Ludoteka Zerbitzua

San Prudencioko ludoteka Haur Hezkuntzako ikasleentzako jolas-areto bat da, familian erabiltzekoa.

Haurrek beren familiekin batera ondo pasatzeko lekua eta denbora ematen ditu.

Familiek, atezaindegian dagoen hileko erregistro-orri baten bidez, gehienez ere 4 saiotan izena eman dezakete. Aretoan 20 pertsonarentzako lekua dago (helduak eta haurrak kontuan hartuta).

Doan irekitzen da astearteetan eta ostegunetan, 16:35etik 17:30era.

Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi