Proiektu honek gaitasun hauek garatzeko balio du: elkarbizitzeko gaitasuna, ikasten ikasteko eta pentsatzeko gaitasuna eta gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna.
Ikastetxeak 2010-2011 ikasturtean egin zuen Kagan ereduaren ezarpen eraginkorrean oinarritutako metodologia berritzaile eta abangoardista honen alde: egun ere haren alde egiten dugu eta ikastetxeko ikasmaila guztietan erabiltzen da.
Ikaskuntza kooperatiboa:
Ikaskuntza kooperatiboak nabarmen areagotzen du hauen garapena: gizarte-gaitasunena, askotariko adimenena eta pentsamendu-trebetasunena.
Norbere buruaren eta gainerakoen onarpena sustatzen du.
Irakasleari estrategia berriak eta ikastaldeak kudeatzeko tresnak ematen dizkio.
Neurozientziako ikerketa berrienen ildoan doa metodologia berritzaile hau. Ikerketa horien aztergaiak dira burmuinak ikaskuntza prozesuan zer jokaera duen, askotariko adimenak (Gardner) eta ikaskuntza-transferentziaren ereduak.
2023 © Colegio San Prudencio Ikastetxea
Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago |
Itxi |