Proiektu honek gaitasun hauek garatzeko balio du: hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa eta komunikazio digitala eta hizkuntza-gaitasuna gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez.
Ikastetxeak euskararen eta gaztelaniaren –hots, berezko hizkuntzen– ezagutza eta, eskolan zein gizartean, bi-bien erabilera finkatu nahi ditu. Ingelesa ere sartu nahi du, atzerriko hizkuntzatzat. Hau da, sistema hirueledunaren aldeko apustua egiten du ikastetxeak, hizkuntza-komunikaziorako gaitasunaren garapena bermatzen duen sistemaren alde, hain zuzen; gaitasun hori beharrezkoa baita testuinguru pertsonaletan eta hezkuntza- eta lan-testuinguruetan segurtasunez eta eraginkortasunez komunikatzeko.
Hizkuntza-eredu berria maila hauetan dago ezarrita: haur-hezkuntzan, lehen hezkuntzan eta bigarren hezkuntzan. Ikastetxeak helburu du ikasleen gaitasun guztiak era orohartzailean lantzea eta, horretarako, hizkuntzetako bakoitzari pareko eskola-ordu kopurua ematen zaio.
Hasieratik lotzen da hizkuntza bakoitza irakasle batekin (pertsona bat-hizkuntza bat). Lana era horizontalean koordinatzen da esperientzia-alor eta hizkuntza guztien artean eta ikasmailen artean, berriz, era bertikalean, betiere, ikasleek hiru hizkuntzekin duten kontaktua naturala izan dadin ahaleginduta.
3 urte | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
9:00 - 10:30 | Euskera | English | Euskera | English | Euskera |
Patio | 10:30-11:00 | ||||
11:00 - 12:45 | Euskera | English | Euskera | English | Euskera |
15:00 - 16:15 | Castellano | Castellano | Castellano | Castellano | Castellano |
4 urte | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
9:00 - 11:00 | English | Castellano | English | Castellano | English |
Patioa | 11:00-11:30 | ||||
11:30 - 12:50 | English | Castellano | English | Castellano | English |
15:00 - 16:20 | Euskera | Euskera | Euskera | Euskera | Euskera |
5 urte | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
9:00 - 11:00 |
Castellano 1/2 Euskera |
Euskera |
Castellano 1/2 Euskera |
Euskera |
Castellano 1/2 Euskera |
Patioa | 11:00-11:30 | ||||
11:30 - 12:55 | Castellano | Euskera | Castellano | Euskera | Castellano |
15:00 - 16:25 |
English | English | English | English | English |
Proiektu honek gaitasun hauek garatzeko balio du: hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa eta komunikazio digitala eta hizkuntza-gaitasuna ingelesez.
Ikastetxean erabiltzen den 'Eleanitz' proiektuak edo metodoak herritar eleaniztun izateko prestatzen ditu ikasleak.
Metodoa, praktikan, ingelesa erakusteko curriculum- eta metodologia-marko komuna erabiltzean datza. Eleanitz English parte den hizkuntza-politikak curriculuma, materialak eta gaikuntza integratzen ditu ingelesa irakasteko eta ikasteko, 6-12 urteko ikasleei dagozkien ikasmailetan.
Hauek dira Eleanitz proiektuaren ezaugarriak:
Proiektu hau Lehen Hezkuntzako ikasmaila guztietan ezarrita dago. Material hau erabiltzen da:
Proiektu honek ingelesezko hizkuntza-gaitasuna garatzeko balio du. Haur Hezkuntzako hiru ikasmailatan erabiltzen da.
Ipuinetan oinarritutako Artigal metodologia erabiltzen da ikastetxean: ipuin horiek izango dira ingelesa ulertzeko eta ingelesez sortzeko abiapuntua. Istorioen edo ipuinen eta horiei dagozkien jardueren bidez, hizkuntzaren ikaskuntza bizipenetan oinarritzen da eta praktikoa eta komunikaziozkoa da. Azkenean, prozesua burututakoan, ipuinak edo istorioak ikasleek berek eszenaratzea lortzen da.
Artigalek hizkuntzen irakaskuntzari egindako ekarpena da “gure ikasleek ingelesez gero eta gehiago produzitzea, hau da, gero eta gehiago hitz egitea; izan ere, ikasleak dira kontatzen dutenaren protagonista nagusiak”.
Jarduera eta kanta osagarriei esker, haurrak gai dira beste ikasle batzuei zein beren familiei istorioak kontatzeko; horrela, ingelesa ez da eskola-eremuan soilik lantzen, baizik eta baita familia-esparruan ere.
Proiektu honek gaitasun hauek garatzeko balio du: hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa eta komunikazio digitala eta hizkuntza-gaitasuna alemanez,ingelesez eta frantsesez.
Aleman ikasle-trukea: Gymnasium Plochingen
Ingeles ikasle-trukea: KGS Leeste
Ingeles ikasle-trukea: Collège Pierre de Dreux
Gure ikasle-truke programak eskolako proiektu eleanitzarekin estuki lotuta daude eta helburu bikoitza dute. Batetik, atzerriko hizkuntzaren erabilera sustatzea (alemana, ingelesa eta frantzesa) eta, bestetik, beste bizimodu eta kulturak ezagutzea, bertan elkarbizitza bultzatzea eta aniztasuna balioestea. Horretarako, ikasle-trukeak bi zatitan banatuta daude: Gasteizen astebete eta atzerrian beste astebete. Bi aste horietan zehar, ikasleak (San Prudentziokoak zein bisita egiten digutenak) harrerako familia batekin bizi dira bertako kide bat izango balira bezala, hainbat klasetara doaz beste herrialdeetako hezkuntza sistema ezagutzeko, eta eskolak antolatutako ekintzetan eta irteeretan parte hartzen dute.
Alemaneko ikasle-truke programa DBHko 3. eta 4. mailan dauden eta alemana ikasten duten ikasleei zuzenduta dago eta Gymnasium Plochingen eskolarekin egiten da 2016-17 ikasturteaz geroztik.
Ingeleseko ikasle-truke programa batxilergoko 1. mailako ikasleei zuzenduta dago eta KGS Leeste eskolarekin egiten da, Weyhen, Bremenetik gertu, 2019-20 ikasturteaz geroztik.
Frantzeseko ikasle-truke programa DBHko 3. eta 4. mailan dauden eta frantzesa ikasten duten ikasleei zuzenduta dago eta Collège Pierre de Dreux eskolarekin egiten da, Saint/Aubin-du-Cormierren, Rennesetik gertu, 24-25 ikasturteaz geroztik.
Ikasle eleaniztunak lortze aldera, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan atzerriko bigarren hizkuntza ikasten da: alemana edo frantsesa hautatzeko aukera eskaintzen dugu ikastetxean, curriculum arruntean ikasten diren euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesaz gain.
Haur Hezkuntzako hiru mailatan darabilgun proiektu honek hizkuntza komunikaziorako konpetentzia euskaraz garatzea ahalbidetzen du.
Ikuspegi komunikatibo batetik, ikasleek hizkuntza-konpetentzia eskuratzea eta garatzea bilatzen dugu, arreta berezia jarriz bai euskarazko ulermena ziurtatzeari nola adierazpena sustatzeari. Horretarako, eskolako irakasle taldeak sortutako edota moldatutako ipuinekin lan egiten dugu. Eta haurrek istorio horiek dramatizatzeko eta eguneroko egiturak lantzeko beharrezko materialak sortzen dituzte. Piktogramekin ere lan egiten dugu, euskarazko esaldien egiturak sendotzeko