Hirueletasuna

Proiektu honek gaitasun hauek garatzeko balio du: hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa eta komunikazio digitala eta hizkuntza-gaitasuna gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez.

Ikastetxeak euskararen eta gaztelaniaren –hots, berezko hizkuntzen– ezagutza eta, eskolan zein gizartean, bi-bien erabilera finkatu nahi ditu. Ingelesa ere sartu nahi du, atzerriko hizkuntzatzat. Hau da, sistema hirueledunaren aldeko apustua egiten du ikastetxeak, hizkuntza-komunikaziorako gaitasunaren garapena bermatzen duen sistemaren alde, hain zuzen; gaitasun hori beharrezkoa baita testuinguru pertsonaletan eta hezkuntza- eta lan-testuinguruetan segurtasunez eta eraginkortasunez komunikatzeko.   

Hizkuntza-eredu berria maila hauetan dago ezarrita: haur-hezkuntzako hiru ikasmailetan eta lehen hezkuntzako lehenengo, bigarren eta hirugarren mailetan. Ikastetxeak helburu du ikasleen gaitasun guztiak era orohartzailean lantzea eta, horretarako, hizkuntzetako bakoitzari pareko eskola-ordu kopurua ematen zaio. 

Hasieratik lotzen da hizkuntza bakoitza irakasle batekin (pertsona bat-hizkuntza bat). Lana era horizontalean koordinatzen da esperientzia-alor eta hizkuntza guztien artean eta ikasmailen artean, berriz, era bertikalean, betiere, ikasleek hiru hizkuntzekin duten kontaktua naturala izan dadin ahaleginduta.


 Haur-hezkuntzako orduen banaketa 2017-18 ikasturtean

Eskola-orduak hizkuntzaren arabera

3 urte Astelehena Asteartea Asteazkena Osteguna Ostirala
9 - 11:15 Ingelesa Euskara Ingelesa Euskara Ingelesa
11:15 - 11:45 Ingelesa Euskara Ingelesa Euskara Euskara
12:15 - 12:45 Ingelesa Euskara Ingelesa Euskara Euskara
15:00 - 16:15 Gaztelania Gaztelania Gaztelania Gaztelania Gaztelania
           
4 urte Astelehena Asteartea Asteazkena Osteguna Ostirala
9 - 11 Euskara Gaztelania Euskara Gaztelania Euskara
11:30 - 12:50 Euskara Gaztelania Euskara Gaztelania Ingelesa
15:00 - 16:20 Ingelesa Ingelesa Ingelesa Ingelesa Ingelesa
           
5 urte Astelehena Asteartea Asteazkena Osteguna Ostirala
9 - 11

Gaztelania

1/2 Euskara

Ingelesa

Gaztelania

1/2 Euskara

Ingelesa

Gaztelania

1/2 Euskara

11:30 - 12:55 Gaztelania Ingelesa Gaztelania Ingelesa Gaztelania
15:00 - 16:20 Euskara Euskara Euskara Euskara Euskara

 Lehen Hezkuntzako orduen banaketa 2017-18 ikasmailan

Eskola-orduak hizkuntzaren arabera, Lehen Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailan. Eredu hirueleduna.

Gaztelania Euskara Ingelesa
Gaztelania ikasgaiko 45 minutuko 5 modulu Euskara ikasgaiko 45 minutuko 5 modulu Ingelesa ikasgaiko 45 minutuko 4 modulu
Matematikako 5 modulu Natur Zientzietako 3 modulu Gizarte Zientzietako 3 modulu
  Musikako modulu 1 Plastika/Informatikako modulu 1
  Gorputz Hezkuntzako 2 modulu Balioak, modulu 1

Eskola-orduak hizkuntzaren arabera, Lehen Hezkuntzako 4. mailan. Eredu hirueleduna.

Castellano Euskera Inglés
Gaztelania ikasgaiko 45 minutuko 5 modulu Euskara ikasgaiko 45 minutuko 4 modulu eta 75 minutuko beste bat Ingelesa ikasgaiko 45 minutuko 4 modulu
 eta 30 minutuko beste bat 
Matematikako 5 modulu Natur Zientzietako 3 modulu Gizarte Zientzietako 3 modulu
  Musikako modulu 1 Plastikako modulu 1
  Gorputz Hezkuntzako 2 modulu  
  Tutorertza 30 minutuko 2 modulu  
  Balioak modulu 1  

Eskola-orduak hizkuntzaren arabera, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailan A EREDUA

Gaztelania Euskara Ingelesa
Gaztelania ikasgaiko 45 minutuko 5 modulu Euskara ikasgaiko 45 minutuko 5 modulu Ingelesa ikasgaiko 45 minutuko 4 modulu
Matematikako 5 modulu Gorputz Hezkuntzako 60 minutuko 2 modulu Science modulu 1
Musikako modulu 1   Plastika modulu 1
Natur Zientzietako 3 modulu    
Balioak, modulu 1    

 

Eskola-orduak hizkuntzaren arabera, 5. eta 6. mailan B EREDUA

Gaztelania Euskara Ingelesa

45 minutuko 5 modulu + 30 minutuko modulu 1

45 minutuko 4 modulu + 75 minutuko modulu 1

Ingeles 45 minutuko 4 modulu
Matematikako 5 modulu Natur Zientzietako 3 modulu Science modulu 1
  Musikako modulu 1 

Plastika:
45 minutuko modulu 1

  Tutoretzako modulu 2  
  Gizarte Zientzietako 2 modulu  
  Balioak, modulu 1  
 

Gorputz Hezkuntzako 60 minutuko 2 modulu

 

Eleanitz

Proiektu honek gaitasun hauek garatzeko balio du: hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa eta komunikazio digitala eta hizkuntza-gaitasuna ingelesez.

Ikastetxean erabiltzen den 'Eleanitz' proiektuak edo metodoak herritar eleaniztun izateko prestatzen ditu ikasleak.

Metodoa, praktikan, ingelesa erakusteko curriculum- eta metodologia-marko komuna erabiltzean datza. Eleanitz English parte den hizkuntza-politikak curriculuma, materialak eta gaikuntza integratzen ditu ingelesa irakasteko eta ikasteko, 6-12 urteko ikasleei dagozkien ikasmailetan. 

Hauek dira Eleanitz proiektuaren ezaugarriak:

  • Darabilen komunikazio- eta ekintza-ikuspegiari jarraiki, hauek dira hizkuntza ikasteko moduak: besteekin bizipen esanguratsuak partekatzea eta zerbait konkretua egitea. Istorio dramatizatuak, lanak eta proiektuak egiten dira. 
  • Helburu hori lortzeko material didaktiko koherenteak eta egituratuak garatzen dira. 
  • Irakasleen prestakuntzan eta garapenean jartzen da enfasia.
  • Metodoen, materialen eta prestakuntzaren segimendua eta hobekuntza.

Proiektu hau Lehen Hezkuntzako ikasmaila guztietan ezarrita dago. Material hau erabiltzen da:

  • The Adventures of Hocus and Lotus (6 – 8 urte)
  • Story Projects (8 – 10 urte)
  • The Explorers (10 – 12 urte)

Artigal metodoa

Proiektu honek ingelesezko hizkuntza-gaitasuna garatzeko balio du. Haur Hezkuntzako hiru ikasmailatan erabiltzen da.

Ipuinetan oinarritutako Artigal metodologia erabiltzen da ikastetxean: ipuin horiek izango dira ingelesa ulertzeko eta ingelesez sortzeko abiapuntua. Istorioen edo ipuinen eta horiei dagozkien jardueren bidez, hizkuntzaren ikaskuntza bizipenetan oinarritzen da eta praktikoa eta komunikaziozkoa da. Azkenean, prozesua burututakoan, ipuinak edo istorioak ikasleek berek eszenaratzea lortzen da.

Artigalek hizkuntzen irakaskuntzari egindako ekarpena da “gure ikasleek ingelesez gero eta gehiago produzitzea, hau da, gero eta gehiago hitz egitea; izan ere, ikasleak dira kontatzen dutenaren protagonista nagusiak”.

Jarduera eta kanta osagarriei esker, haurrak gai dira beste ikasle batzuei zein beren familiei istorioak kontatzeko; horrela, ingelesa ez da eskola-eremuan soilik lantzen, baizik eta baita familia-esparruan ere.

Ikasle-trukeak

Proiektu honek gaitasun hauek garatzeko balio du: hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa eta komunikazio digitala eta hizkuntza-gaitasuna alemanez eta ingelesez.

Ikasle-trukea Aleman Ikastetxearekin: Gymnasium ​Plochingen

Programa hau oso lotuta dago eleaniztasunaren proiektuarekin. Bi helburu ditu: batetik, alemanaren praktika sustatzea atzerriko ikastetxe batera joanda eta gure ikastetxean hango ikasleak hartuta eta, bestetik, beste bizimodu eta kultura-moten ezagutza sustatzea, haiekin elkarbizitzea eta aintzat hartzea. Azken helburu horri aurrekoaren garrantzi bera ematen diogu. 

Ikasle-trukeen programa Bigarren Hezkuntzako 3. mailako ikasleentzat da, ikasmaila horretan alemana irakasten baita atzerriko bigarren hizkuntzatzat.   

Ikasle-trukeen programa atzerriko beste ikastetxe batzuetara hedatzeko lanean ari gara.

Atzerriko bigarren hizkuntza

Ikasle eleaniztunak lortze aldera, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan atzerriko bigarren hizkuntza ikasten da: alemana edo frantsesa hautatzeko aukera eskaintzen dugu ikastetxean, curriculum arruntean ikasten diren euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesaz gain.

Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi