Ikasgelak digitalizatzea

Informazioaren Tratamendua eta Komunikazioa proiektuak gaitasun hauek garatzeko balio du: gaitasun digitala eta teknologiarako gaitasuna.

Ikastetxeak baliabide berriak jarri ditu progresiboki, hala nola ordenagailuak, tabletak, arbel digitalak eta multimedia ikasgelak. Ondorioz, irakasleei ere behar berriak sortu zaizkie; hain zuzen ere, baliabide horiek curriculumean integratzeko moduan eta teknologia horiei esker egin ditzakegun aldaketa metodologikoetan sakontzeko beharra.

Gailu berriak sartzeaz gain, 2014-15 ikasturtetik Hezkuntzarako Google APPs kontuak ditugu Lehen Hezkuntzako 3. mailatik Batxilergoko 2. mailara arteko ikasleentzat. Zalantzarik gabe, hori da bizi izan dugun aldaketa handienetako bat eta oso lagungarria izan zaigu eta izango zaigu ikasgelaren barnean eta kanpoan metodologia-aldaketak egiteko.

Haur Hezkuntzatik Batxilergora arte, 50 ikasgela ditugu Arbel Digital Interaktiboaz, ordenagailu eramangarriaz eta bozgorailuz hornituta, jarduera multimediak egin ahal izateko. Eskolak emateko erabil daitezke, bai eta irakasleei eta ikasleei beren azalpenetan ikus-entzunezko laguntza emateko.

Horrez gain, sarearen alorrean hedatze garrantzitsua egin dugu, ikastetxean ikasleentzako gailuak egoki ezartzeko.

Gaur egun, ikastetxeak kudeaketa zentralizatuko haririk gabeko sarea dauka, hartan aldi berean ari diren erabiltzaileen eskaera asetzeko eta sarbide seguru eta kontrolatua emateko gai dena. Horretarako, sistemak automatikoki doitzen du potentzia eta kanalen erabilera, sarera konektatutako gailu bakoitzak egiten duen sarearen erabilerari buruzko administrazio-informazio oso erabilgarria emateaz gain.

Wifira sarbideak korridoreetako sabaietan jarri dira, ikasgeletatik kanpo.

Web nabigatzaileari iragazkiak jarri dizkiogu, batetik, zenbait kategoriatan (tabakoa, drogak, alkohola, gorrotoa/diskriminazioa…) sailkatutako web orrien kontsumoa eragozteko, eta bestetik, sarean beste segurtasun-politika batzuk aplikatu ahal izateko. 

Heldutasun teknologikoa

Azken urteetan lan intentsiboa egiten ari gara IKTak ezartzeko eta erabiltzeko bai irakaskuntzarako eta ikaskuntzarako prozesuetan (Arbel Digital Interaktiboak maila guztietan; irakasleen prestakuntza; tabletak jarri izana Lehen Hezkuntzako 3. mailatik Bigarren Hezkuntzako 2.mailara arte) bai kudeaketa- eta komunikazio-prozesuetan.

Hezkuntzan IKTak erabiltzeko lan horren guztiaren baitan, 2015-16 ikasturtean Eusko Jaurlaritzaren kanpo-ebaluazio batera aurkeztu ginen, gure heldutasun teknologikoaren maila balioesteko. Ertaineko maila lortu genuen eta 2016-17 kurtsoan MAILA AURRERATUA eskuratu dugu.

Eusko Jaurlaritzaren heldutasun teknologikoaren eredua hiru mailak egituratzen dute: oinarrizko maila, maila ertaina eta maila aurreratua. Gradualki, ikastetxeko prozesuen digitalizazioa eta IKTen ikasgelako erabileran irakasleen inplikazioa handitzen dituzte.

Kudeaketa akademikoa

Ikastetxeak kudeaketa akademikorako plataforma bat jartzen du familien eskura, Inika izenekoa. Plataformara Internetez sar daiteke bai edozein ordenagailutako web nabigatzailearen bidez bai Androidentzat eta IOSentzat eskuragarri dagoen APP baten bidez. 

Plataforma horretan ikasleen bilakaera akademikoa, faltak, notak eta segimendua begira daitezke, eta familien eta irakasleen arteko komunikazio-modu bat ematen du.

Hala web aplikazioaren erabilera nola Androiden eta IOSen APPa erabiltzea doakoa da familientzat.

Google Play

 

 
App Store

Informazio orokorra

Ohiko Galderak eta jardunbide egokien Araudiari buruzko dokumentuak.

2022-23 kurtsoko liburu digitalak

LH3

  • 9788468079769 - LM PLATAFORMA MATEMATICAS 3 PRIM CONSTRUYENDO MUNDOS

LH4

  • 9788468055930 - LM PLAT Alumno Matemáticas 4 Primaria Saber Hacer Contigo
  • 9788491866503 - LM PLAT Alumno Lengua castellana 4 Primaria Saber Hacer LM50 Zubia

LH5

  • 9788468079943- LN PLATAFORMA MATEMATICAS 5 PRIMARIA CONSTRUYENDO MUNDOS
  • 9788468079127 - LN LENGUA PLATAFORMA 5 PRIMARIA  CONTRUYENDO MUNDOS

LH6

  • 9788468035819 - LN PLAT Alumno Lengua castellana 6 Primaria Saber Hacer
  • 9788468035727 - LN PLAT Alumno Matemáticas 6 Primaria Saber Hacer

DBH1

  • 9788468065403 - LM PLAT Alumno Lengua y Literatura 1 ESO Saber Hacer Contigo
  • 9788491866527 - Egizu 1 DBH Egiten Jakin proiektua Zubia
  • 9788469859155 - Matemáticas 1. ESO. Anaya + Digital.

DBH2

  • 9788468073392 - LM PLAT Alumno Lengua y Literatura 2 ESO Saber Hacer Contigo
  • 9788491866534 - LM PLAT Ikaslea Euskara eta Literatura Egizu 2 DBH Egiten Jakin proiektua Zubia
  • 9788469879085 - Matemáticas 2. ESO. Anaya + Digital.

DBH31

  • 9788468065465 - LM PLAT Alumno Lengua y Literatura 3 ESO Saber Hacer Contigo
  • 9788491866602 - LM PLAT Ikaslea Eragin Euskara eta Literatura 3 DBH Egiten Jakin proiektua Zubia
  • 9788491619703 - Matemáticas Académicas 3º ESO (2019) EDITEX

DBH4

  • 9788468074085 - LM PLAT Alumno Lengua y Literatura 4 ESO Saber Hacer Contigo
  • 9788491866619 - LM PLAT Ikaslea Euskara eta Literatura Eragin 4 DBH Egiten Jakin proiektua Zubia
  • 9788491619758 - Matemáticas Académicas 4º ESO (2019) EDITEX
  • 9788469882603 - TIC 4º ESO Anaya + Digital 

BATX1

  • 9788468084763 - LDB PLAT Alumno Historia del Mundo Contemporáneo 1 BTO Construyendo mundos
  • 9788491868231 - LDB PLAT Ikaslea Mundu Garaikidearen Historia 1 BTO Munduak eraikitzen Zubia

Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi