Haur Hezkuntzako erabiltzen den proiektu honek gaitasun hauek garatzeko balio du: ikasten ikasteko gaitasuna, pentsatzeko gaitasuna eta ekimenerako eta izaera ekintzailerako gaitasuna.
Albisteak
Gure ikasleen interesak kontutan hartzen ditugu
Sanpruko patioa, inkesten bidez, gure ikasleen interesak jasotzearen emaitza da
Euskadiko Eskola Kontseilutik, ZORIONAK: gure lanagatik arlo hauetan: INKLUSIOA, PATIO ANITZ BATERANTZKO ERALDAKETA, GENERO BERDINTASUNAREN IKUSPEGITIK
Lau zutabetan oinarritzen gara gure ikastetxeko jolastokiak gure ikasleen gustu eta interes aniztasunari kasu egin diezaion:
Esteka honetan lau zutabeak azaltzen dira bideoen bidez:
Esteka honetan 2019tik egindako lana azaltzen da.
LHko 1. eta 6. mailen arteko ikasleen elkartrukea.
Kutxa bat kurtsoka, inkesten bidez jasotako materiala:
Uztaiak, sokak, klarionak, boloak, tenis pilotak, esponjazko pilotak, esku pilotak, futbol baloia, baloiak, saskibaloiak, konoak, twisterra, goma, sakitoak, zapitxoa, frisbeak, bolo finlandiarra, indiakak…
Jolastokia esparru desberdinetan banatuta dago, eta esparru bakoitzari jolas mota bat dagokio. Honela esparru fisiko nahikoa sortu dugu jolas mota bakoitzeko, futbola edo saskibaloia eremu osoa edo gehiena okupatzea ekidituz.
Ikasleei azaldutako erronkak.
Lehenengo ikastetxea Euskadin ezartzen PyPD-Patios y Parques Dinámicos (Gey Lagar) deritzon programa. Laura Escaño, Euskadin arduraduna, eta ikastetxeko irakasle talde baten bitartez, JOLASEN BIDEZ INKLUSIOA lantzen duena
Ikasleek zein familiek, irakasleek aukeratutako abestiez goza dezakete. Hainbat arlorekin dute zerikusia, hala nola: genero-berdintasuna, Bullying-ari ez, indarkeria matxistari EZ, ingurumenarekiko errespetua, euskararen eguna, eta abar.
Albisteak
Proiektu honek garapen hauek garatzeko balio du: elkarbizitzeko gaitasuna, ikasten ikasteko gaitasuna eta pentsatzeko gaitasuna.
San Prudencio ikastetxean ekintza zehatzak diseinatzen ditugu, non adin ezberdinetako ikasleek esperientzia eta ezagutzak partekatzen dituzten eta, horrela, elkarri eragiten dioten, helburu komun bat lortzeko. Ikasteko modu honek komunikatzeko trebetasuna, elkarlanerako jarrerak eta entzuteko gaitasuna sustatzen ditu, eta baita zenbait balio ere, tolerantzia eta errespetua, besteak beste.
BAPNE metodoa estimulazio kognitiboko, sozioemozionaleko, psikomotorreko eta neurorrehabilitazioko metodoa da, neuromotrizitatean oinarritua.
Funtzio kognitiboak eta funtzio exekutiboak estimulatzeko baliabide didaktiko gisa erabiltzen du gorputz-perkusioa.
Albisteak
Proiektu honek gaitasun hauek garatzeko balio du: zientzia-gaitasuna eta gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna.
Gure ikasle gehienak hirian bizi dira eta eskola-baratzea baliabide bikaina da ikastetxea helburu hauek lortzeko eremua izan dadin: ikasleek beren natura- eta landa-eremuarekin zerikusia duten askotariko bizipenak izatea, ingurune horrekin ditugun loturak eta menpekotasunak ulertzea eta ingurumenaren zaintzarekin eta harekiko erantzukizunarekin lotutako jarrerak eta ohiturak praktikan jartzea. Guztiak ere bizipen interesgarriak dira Ingurumen Hezkuntzan funtsezkoak diren gaitasunen garapenerako.
Ingurumen Hezkuntzako helburuekin eta edukiekin bat datorren hezkuntza-praktika garatzea errazten du eskola-baratzeko lanak. Hiru dimentsio hauek biltzea eskatzen du horrek:
Ingurunean heztea: Ingurunean bertan ikertuko eta lan egingo da, hurbileko ingurune horri eragiten dioten arazoak arazo globalagoekin lotuta.
Ingurumenari buruzko hezkuntza: Baratzea sistema ekologiko bat da, eta hala denez, bere osotasunean ikertu behar da, hauek kontuan hartuta: zer osagaiz eratuta dagoen, osagai horien arteko interakzioak zein diren, zer aldaketa jasaten dituen, zer antolaketa duen…
Ingurumenaren alde heztea: Ingurumenarekin jarrera begirunetsuak ekarriko lituzkeen aldaketa gertatzeko beharrezkoak diren balioak eta jarrerak sustatuko dira.
Proiektu honek gaitasun hauek garatzeko balio du: zientzia-kulturarako gaitasuna eta gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna.
Proiektu honen bidez ikastetxeak konpromiso hauek hartzen ditu: sail desberdinetako curriculumean ingurumenarekin eta garapen jasangarriarekin lotutako alderdiak sartzea, ikastetxean erabiltzen diren baliabideen kudeaketa ahal den neurrian diagnostikatzea eta hobetzea eta estamentu guztien parte-hartzea sustatzea. Horrez gain, ikastetxeak Gasteizko Agenda 21 udal-foroan parte hartzen du.
Proiektu honek, Bigarren Hezkuntzako lau ikasmailatan erabiltzen denak, izaten ikasteko gaitasuna garatzeko balio du.
Hainbat urte dira ikastetxean hezkuntza afektibo-sexuala ezarrita dagoela, Emaize Sexologia Zentroarekin koordinatuta. Programa hainbat tailerretan eta saiotan garatzen da, hauek guztiak aintzat hartuta:
Albisteak
Lehen Hezkuntzako bigarren mailatik aurrera erabiltzen den proiektu honek gaitasun hauek garatzeko balio du: hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa eta hizkuntza-gaitasuna.
Ikastetxeak, aurten ere, “Bikoteka irakurtzen” proiektuari ekingo dio, Berritzegunek sustatutako eta koordinatutako hezkuntza-programari, hain zuzen. Proiektua berdinen arteko tutoretzetan oinarrituta dago. Jarduera egituratu baten bidez, tutoretza horietan bikoteka arituko diren pertsona guztiek (kideetako inork ezingo du bestearen irakasle profesionala izan) izango dute ikasteko aukera: tutoreak, irakastea ikasteko modu ona delako, eta tutoretza lanaren hartzaileak, lagun tutorearen laguntza egokitua eta iraunkorra jasoko duelako. Programak ikasleen arteko tutoretzak eta familia-tutoretzak bi-biak batera erabiltzen ditu.
Programaren helburua irakurtzeko gaitasuna hobetzea da, ikasleen eskola-arrakastarako funtsezko osagaia. Jarduerak (bikoteka irakurtzen eta irakurmena) oso egituratuta daude eta, bikotea trebatzen den heinean, era doiagoan eta irudimentsuagoan erabili ahal izango dituzte.
Haur Hezkuntzako hiru ikasmailatan erabiltzen den proiektu honek matematikarako gaitasuna garatzeko balio du.
Kontzeptu logiko-matematikoak lantzeko manipulazio-jarduera ezberdinak proposatzen ditugu. Esplorazioaren, manipulazioaren eta praktikaren bitartez, haurrak apurka-apurka kontzeptu logiko-matematikoak eraikitzen doaz, zenbakiarena edota neurriarena besteak beste. Jarduera hauetarako egunero erabiltzen diren materialak (pintzak, botoiak edota depresoreak adibidez) eta material espezifikoak (bloke logikoak edota trangramak adibidez) proposatzen ditugu. Jarduera hauek talde txikian, bikoteka nahiz banaka lantzen ditugu.
Albisteak
Matific gaitasun matematikoa lantzeko plataforma dibertigarri eta interaktiboa da eta matematika edukien ulermenean sakontzea du helburu. 1500 baino ariketa gehiago ditu eta azkenaldian hainbat sari jaso ditu.
Bestalde, baliabide hau testuinguratua eta gamifikatua da. Gainera, ikasle guztien maila eta erritmoetara egokitzen da. Matific bat egiten du gure Curriculumarekin eta gelako eguneroko lanean erraztasunez moldatzen da.
Albisteak
Haur Hezkuntzako hiru ikasmailatan erabiltzen den proiektu honek gaitasun hauek garatzeko balio du: elkarbizitzeko gaitasuna eta izaten ikasteko gaitasuna.
Ikasleen adimen emozionala lantzeak helburu hauek ditu: haurrek beren emozioak ezagutzea eta adieraztea, besteen emozioak ezagutzea eta errespetatzea eta sentitzen dutena kudeatzen hastea.
Askotariko jarduera ludikoak egingo dira ipuinen, jolasen eta irudien bidez eta horien helburua hauek lantzea izango da: autoezagutza, autoestimua, pentsamendu positiboa, gatazkak, enpatia, autonomia, komunikazioa eta asertibotasuna.