Dinamikak gure eskolako patioan

San Prudentzio ikastetxean patioak dinamizatzen jarraitzen dugu ilusio handiz eta jolas berriekin. Hainbat urteren ondoren, jarduera desberdinak aurkitzea erronka handia da, baina, hala ere, lortu dugu. Mila globoen egiturak arrakasta handia izan zuen. Oso gustuko dugu gure ikasleek jokoetan parte hartzen dutenean ematen duten erantzun positiboa ikustea eta, batez ere, inor bakarrik geratzen ez dela ikustea. Hezkuntza-premiak dituzten ikasleek ere topera parte hartzen dute; jolastokiak guztiontzako jolasgune seguru bihurtzen ditugu. Gure patioak ikasteko, hazteko eta SanPruk egiten gaituen aniztasuna ospatzeko aukera bat dira.


Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi