Aurreko astean 4.mailako Biologia eta Geologiako ikasleak Salburuko hezeguneen interpretazio zentrora joan ziren hurrengo tailerretan parte hartzeko:
- Mikrougaztunak identifikatzeko tailerra egagropiloen analisian oinarrituz: ikasleek marraskarien eta satitsuen garezurrak eta masailezurrak identifikatu zituzten harrapari gautarren egagropiloetan.
- Hegazti arruntak identifikatzeko tailerra behaketan eta txioan oinarrituz: ornitologiaren hastapenei buruzko jarduera.
- Hegaztien eraztunketa eta monitorizatzeko tailerra: ikasleek eraztun mota ezberdinak behatu zituzten eta Salburuan monitarizatuta dauden hegazti batzuek (okil berdea, zikoina, zozoa, ahatea, mika, kopetazuri arrunta, etab.) egindako migrazio ibilbideak aztertu zituzten.
Honetaz gain, tailer hauek ikasleak hezeguneen arrisku egoeraz eta hauen kontserbazioaren garrantziaz konzientziatzeko balio izan zuten. Zalantzarik gabe, gure ekologia zaindu nahi badugu, hezeguneen inguruan daukagun ikuspuntua aldatu behar da. Hauek planetaren sistema ezberdinen (bizidun eta naturalak) funtzionamenduarentzat garrantzitsuak dira eta horregatik ezinbestekoa da babestea, luzarora guztion osasuna zaintzea esan nahi du eta.