Askotariko ikasgaien aukerakotasunari buruzko eta etorkizuneko ikasketen eta/edo lan-irteeren aldetik dauden aukerei buruzko informazio eguneratua eta xehea, orokorra eta banan-banakoa emateari esaten diogu orientabidea. Informazio-zerbitzu hori DBHko bigarren zikloko eta Batxilergoko ikasleei, Ikastetxea utzi behar duten DBHko 2. mailakoei (salbuespenezko kasuetan) eta gurasoei eskaintzen zaie. Aholku emango zaie hartzen dituzten erabakiek beren gaitasunekin, jarrerekin eta interes profesionalekin bat egin dezaten, etorkizunean arrakasta izango dutela bermatzeko.
Hauek dira Orientabidearen ezaugarri nagusiak:
Aurreko ikasturteetan bezala Ikastetxeko Orientabide Departamentuak “Orienta” programa jartzen du zuen eskura. Gerora zer ikasi hobeto aukeratzeko lagungarria izan dakizueke.
Ikasturte honetan Windows-erako bertsioa soilik eskaintzen dugu
Dakizunez, web bertsioa ere eskaintzen da, URL honetan: OrientaLine
Hala ere, zalantzak baldin badituzu, jo zure orientatzailearengana edota orientazioa departamentuaren blogera jo informazio bila: OrientaBlog
TDA(H) JARDUTEKO PROTOKOLOA:
Hurrengo estekan dokumentua deskargatu dezakezu: dokumentua
HIZKUNTZA-ZAILTASUNETAN JARDUTEKO PROTOKOLOA:
DISLEXIA ETA TEL SAN PRUDENCIO IKASTETXEAN
Protokolo hau irakurketan eta idazketan ikasteko zailtasunak (diselxia) dituzten ikasle guztiei zuzenduta dago, horrek asko zailtzen baitu gainerako ikaskuntzak eskuratzea. Eta baita ahozko hizkuntzan adierazteko arazo larriak (TEL) dituzten ikasle guztiei ere bai. Zailtasun horiek irakurketa-idazlan prozesuari eragiten diote nagusiki, nahiz eta beste arlo batzuk ere egon daitezkeen, gutxi gorabehera aldatuta: lan-memoria, arreta (batez erekarga linguistiko handiko jardueretan), koordinazioa, pertzepzioa, espazio-denbora orientazioa eta elementu matematikoen erabilera. Dokumentu hauetan, HPBak aurkezten dituzten ikastetxeko ikasleentzat egokitzapen metodologikoak errazteko iradokitako orientabideak jasotzen dira:
SAN PRUDENTZIO IKASTETXEKO ADIMEN-GAITASUN HANDIEN INGURUKO HEZKUNTZA-JARDUERAK
Hurrengo site bisitatu