San Prudencio Ikastetxeko liburutegia irakurtzeko eta lan pertsonalak egiteko eremua da, ikasleentzako eta ikastetxeko langileentzako. Bertan, lan-giroa errespetatu behar da, lekuak eta bertako jarduerak eskatzen duten isiltasuna gordeta.
4 mahaitan banatutako 42 eserleku dauzka, bai eta multimedia lanetarako sarera konektatutako 5 ordenagailu ere.
4.000 aleko funts bibliografikoa dauka, adinaren arabera bereizitako 7 eremutan banatua (liburutegi tradizionaletan funtsak gaika banatzen dira). Koloretako pegatinen bidez bereiziko da zein den adin bakoitzaren eremua:
Liburutegiko funtsak hainbat jatorrikoak dira:
Liburutegiak Ikastetxeko ikasle eta langile guztien informatizatutako erregistro bat dauka, haietako bakoitzak egiten duen erabileraren fitxa pertsonalizatuekin.
San Prudencio Ikastetxeko langileen arteko bat da Liburutegiko arduradun nagusia eta beste bat arduradun laguntzailea.
Horrez gain, Ikastetxeko ikasle baten ama Liburutegia irekitzeaz eta haren erabilera zaintzeaz arduratzen da eskuzabalki, Ikastetxeko arduradunen arteko inork egin ezin duenean.
Erabileraren araberako bi ordutegi dauzka Liburutegiak:
1. Eskola-ordutegia. San Prudencio Ikastetxeko ikasgela-taldeek erabiltzen dute ordu horietan, dagozkien irakasleekin eta eskola-ordutegiaren barruan.
a. Zerbitzu hori erabiltzeko, irakasleek Google Calendar-en daukate liburutegiko ordutegia aretoa erabilgarri dagoen begiratzeko.
b. Ikasleek eta irakasleek liburuak maileguan hartzeko aukera daukate liburutegiaren erabilera horren baitan. Eguneroko Erregistro Liburuan erregistratu beharko dira mailegu horiek.
2. Eskolaz kanpoko ordutegia. Ikastetxeko ikasleek eta langile guztiek erabiltzeko, asteko lanegun guztietan 16:35etik 17:30era. Arau hauek bete beharko dira:
a. Liburutegiaren erabilera boluntarioa da. Haur Hezkuntzako ikasleek gurasoetako batek edo legezko arduradunak lagunduta etorri behar dute.
b. Liburutegian ezin da ez jan ez edan. Erabiltzaileetakoren batek jateko edo edateko beharra balu, Aretotik kanpo egingo du.
c. Ikasleen gurasoak, haien adina dena izanik ere, egon daitezke Liburutegian eta jar daitezke eserlekuetako batean, baldin eta libre baldin badago. Guztientzat nahikoa leku ez baldin badago, ikasleek lehentasuna daukate helduekiko. Azken horiek Aretoan zutik egoteko aukera daukate.
d. Ikasle batek Liburutegian geratzeko asmoa baldin badauka, mahaietako batean eskuragarri daukan Erregistro Liburuan izena eman beharko du.
e. Ez dago baimenduta telefono mugikorrak erabiltzea. Helduren batek erabili behar baldin badu, Aretotik kanpora atera beharko du.
f. Aretoan ikasleek egin dezaketena:
i. Etxerako lanak, mahaian edo ordenagailuan (beharrezkoa balitz eta aurretik Liburutegiko Arduradunari jakinarazita).