Proiektu honek gaitasun hauek garatzeko balio du: zientzia-gaitasuna eta gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna.
Gure ikasle gehienak hirian bizi dira eta eskola-baratzea baliabide bikaina da ikastetxea helburu hauek lortzeko eremua izan dadin: ikasleek beren natura- eta landa-eremuarekin zerikusia duten askotariko bizipenak izatea, ingurune horrekin ditugun loturak eta menpekotasunak ulertzea eta ingurumenaren zaintzarekin eta harekiko erantzukizunarekin lotutako jarrerak eta ohiturak praktikan jartzea. Guztiak ere bizipen interesgarriak dira Ingurumen Hezkuntzan funtsezkoak diren gaitasunen garapenerako.
Ingurumen Hezkuntzako helburuekin eta edukiekin bat datorren hezkuntza-praktika garatzea errazten du eskola-baratzeko lanak. Hiru dimentsio hauek biltzea eskatzen du horrek:
Ingurunean heztea: Ingurunean bertan ikertuko eta lan egingo da, hurbileko ingurune horri eragiten dioten arazoak arazo globalagoekin lotuta.
Ingurumenari buruzko hezkuntza: Baratzea sistema ekologiko bat da, eta hala denez, bere osotasunean ikertu behar da, hauek kontuan hartuta: zer osagaiz eratuta dagoen, osagai horien arteko interakzioak zein diren, zer aldaketa jasaten dituen, zer antolaketa duen…
Ingurumenaren alde heztea: Ingurumenarekin jarrera begirunetsuak ekarriko lituzkeen aldaketa gertatzeko beharrezkoak diren balioak eta jarrerak sustatuko dira.
Proiektu honek gaitasun hauek garatzeko balio du: zientzia-kulturarako gaitasuna eta gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna.
Proiektu honen bidez ikastetxeak konpromiso hauek hartzen ditu: sail desberdinetako curriculumean ingurumenarekin eta garapen jasangarriarekin lotutako alderdiak sartzea, ikastetxean erabiltzen diren baliabideen kudeaketa ahal den neurrian diagnostikatzea eta hobetzea eta estamentu guztien parte-hartzea sustatzea. Horrez gain, ikastetxeak Gasteizko Agenda 21 udal-foroan parte hartzen du.
Lehen Hezkuntzako bigarren mailatik aurrera erabiltzen den proiektu honek gaitasun hauek garatzeko balio du: hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa eta hizkuntza-gaitasuna.
Ikastetxeak, aurten ere, “Bikoteka irakurtzen” proiektuari ekingo dio, Berritzegunek sustatutako eta koordinatutako hezkuntza-programari, hain zuzen. Proiektua berdinen arteko tutoretzetan oinarrituta dago. Jarduera egituratu baten bidez, tutoretza horietan bikoteka arituko diren pertsona guztiek (kideetako inork ezingo du bestearen irakasle profesionala izan) izango dute ikasteko aukera: tutoreak, irakastea ikasteko modu ona delako, eta tutoretza lanaren hartzaileak, lagun tutorearen laguntza egokitua eta iraunkorra jasoko duelako. Programak ikasleen arteko tutoretzak eta familia-tutoretzak bi-biak batera erabiltzen ditu.
Programaren helburua irakurtzeko gaitasuna hobetzea da, ikasleen eskola-arrakastarako funtsezko osagaia. Jarduerak (bikoteka irakurtzen eta irakurmena) oso egituratuta daude eta, bikotea trebatzen den heinean, era doiagoan eta irudimentsuagoan erabili ahal izango dituzte.
Proiektu honek garapen hauek garatzeko balio du: elkarbizitzeko gaitasuna, ikasten ikasteko gaitasuna eta pentsatzeko gaitasuna.
San Prudencio ikastetxean ekintza zehatzak diseinatzen ditugu, non adin ezberdinetako ikasleek esperientzia eta ezagutzak partekatzen dituzten eta, horrela, elkarri eragiten dioten, helburu komun bat lortzeko. Ikasteko modu honek komunikatzeko trebetasuna, elkarlanerako jarrerak eta entzuteko gaitasuna sustatzen ditu, eta baita zenbait balio ere, tolerantzia eta errespetua, besteak beste.
Lehen Hezkuntzako lehen mailatik seigarren mailara arte erabiltzen den proiektu honek gaitasun hauek garatzeko balio du: elkarbizitzeko gaitasuna eta gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna.
Ikasturte honetan Garapenerako Hezkuntzaren alorreko “Ikastetxetik Auzora” proiektuari jarraitzen diogu. Printzipioz, hiru ikasturte hartuko ditu eta proiektuaren helburua norberaren bizitzari buruzko gogoeta sustatzea da. Hausnarketa horren abiapuntua gure munduaren errealitateaz kontzientzia hartzeko baliagarri izango zaizkigun bizipenak eta egoerak izango dira. Horrela, proiektuaren bidez jasoko duten heziketak elkartasunarekin, gizarte-justiziarekin, zuzentasunarekin eta giza eskubideen lorpenarekin lotutako jarrerak eta balioak sortzeko balioko die ikasleei.
Proiektua garatzeko lau dimentsio erabiliko dira, baztertzaileak ez direnak bata bestearekiko, aitzitik, elkarri lotuta daudenak. Hauek dira dimentsio horiek:
Haur Hezkuntzako erabiltzen den proiektu honek gaitasun hauek garatzeko balio du: ikasten ikasteko gaitasuna, pentsatzeko gaitasuna eta ekimenerako eta izaera ekintzailerako gaitasuna.
Haur Hezkuntzako hiru ikasmailatan erabiltzen den proiektu honek matematikarako gaitasuna garatzeko balio du.
Lehen Hezkuntzako bosgarren mailatik Bigarren Hezkuntzako laugarren mailara arte erabiltzen den proiektu honek gaitasun hauek garatzeko balio du: elkarbizitzeko gaitasuna eta gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna.
Proiektu honen bidez, bitartekaritzaren gain uzten da gatazkak era baketsuan eraldatzeko eta elkarbizitza-hezkuntzarako tresna izateko eginkizuna. Bitartekaritza, ikastetxeko zenbait egoera arautzeko eta bideratzeko tresna baliagarria izateaz gain, bereziki, lehen mailako hezkuntza-tresna da. Ikasleei hainbat gaitasun garatzen laguntzen die, hauetarako beharrezkoak: bizikidetzarako, zenbait balio barneratzeko (errespetuan eta desberdintasunen onarpenean oinarritutako elkarbizitzarako ezinbestekoak) eta elkarrizketaren aldeko eta gatazka bateko alde guztiei entzutearen aldeko jarrerak sustatzeko.
Ondoren, aurreko ikasturteetan egindako ekintzak zehazten dira:
1ª LERROA:
Miriam Armentia Navarro (BATX 2.A), Asier Montero Ruíz (BATX 1.B), Janire Fernández Alarcia (BATX 2.B), Erik Valor Posse (BATX 1.B)
2ª LERROA:
Ana Cadierno Martín (DBH 4.A), Gaizka Conejo Alducín (BATX 1.B), Miren Fuentes Ampudia (BATX 1.A), Iker Dorronsoro Ortueta (BATX 1.B), Josune Grajales Rial (BATX 2.B)
1ª LERROA:
Mikel Bejarano Pérez (BATX 1.B), Gaizka Conejo Alducín (DBH 4.B), Alazne González de Belandia Ramos (DBH 4.B), Josune Grajales Rial (BATX 1.B), Alba Pinilla Sánchez (DBH 4.C), Miren Fuentes Ampudia (DBH 4.A), Leire Chávarri Villamor (DBH 4.B), Alicia De la Fuente Pilo (DBH 4.A).
2ª LERROA:
Nicolás Jesús Santos Gómez (BATX 1.B), Iker Dorronsoro Ortueta (DBH 4.B), Anne Vázquez Relloso (DBH 4.C), Ane Cuñado Montaña (DBH 4.C), Zuriñe Barredo Andueza (DBH 4.B), Nahia Urturi Ortíz (DBH 4.C), Ana Cadierno Martín (DBH 4.A).
3ª LERROA:
María Iglesias Alsasua (DBH 4.C), Sonia García Fernández (DBH 4.C), Jone Gilmore Ibáñez (DBH 4.C), Erik Valor Posse (DBH 4.B), Asier Montero Ruiz (DBH 4.C), Janire Fernández Alarcia (DBH 4.A), Miriam Armentia Navarro (BATX 1.A).
Haur Hezkuntzako hiru ikasmailatan erabiltzen den proiektu honek gaitasun hauek garatzeko balio du: elkarbizitzeko gaitasuna eta izaten ikasteko gaitasuna.
Ikasleen adimen emozionala lantzeak helburu hauek ditu: haurrek beren emozioak ezagutzea eta adieraztea, besteen emozioak ezagutzea eta errespetatzea eta sentitzen dutena kudeatzen hastea.
Askotariko jarduera ludikoak egingo dira ipuinen, jolasen eta irudien bidez eta horien helburua hauek lantzea izango da: autoezagutza, autoestimua, pentsamendu positiboa, gatazkak, enpatia, autonomia, komunikazioa eta asertibotasuna.
Haur Hezkuntzako hiru mailatan darabilgun proiektu honek hizkuntza komunikaziorako konpetentzia euskaraz garatzea ahalbidetzen du.
Ikuspegi komunikatibo batetik, ikasleek hizkuntza-konpetentzia eskuratzea eta garatzea bilatzen dugu, arreta berezia jarriz bai euskarazko ulermena ziurtatzeari nola adierazpena sustatzeari. Horretarako, eskolako irakasle taldeak sortutako edota moldatutako ipuinekin lan egiten dugu. Eta haurrek istorio horiek dramatizatzeko eta eguneroko egiturak lantzeko beharrezko materialak sortzen dituzte. Piktogramekin ere lan egiten dugu, euskarazko esaldien egiturak sendotzeko
Proiektu honek, Bigarren Hezkuntzako lau ikasmailatan erabiltzen denak, izaten ikasteko gaitasuna garatzeko balio du.
Hainbat urte dira ikastetxean hezkuntza afektibo-sexuala ezarrita dagoela, Emaize Sexologia Zentroarekin koordinatuta. Programa hainbat tailerretan eta saiotan garatzen da, hauek guztiak aintzat hartuta:
Matific gaitasun matematikoa lantzeko plataforma dibertigarri eta interaktiboa da eta matematika edukien ulermenean sakontzea du helburu. 1500 baino ariketa gehiago ditu eta azkenaldian hainbat sari jaso ditu.
Bestalde, baliabide hau testuinguratua eta gamifikatua da. Gainera, ikasle guztien maila eta erritmoetara egokitzen da. Matific bat egiten du gure Curriculumarekin eta gelako eguneroko lanean erraztasunez moldatzen da.