Kaixo!
Jakingo duzuen bezala, duela urte batzuk jolastokia dinamizatzen hasi ginen hauen elkarbizitza hobetzeko helburuarekin. Aurtengo kurtsoan zehar dinamika ezberdinak aurrera ateratzeko xedea daukagu. Horren harira, gure lehenengo neurria “ADOSTOKIA”ren sorrera izan da. Txoko hau jolastokiko zonalde ezberdinetan kokatuko da. Gure ikasleek adostokira jo beharko dute gatazken aurrean eta haien artean gai izan beharko dira hauek konpontzeko. Horretarako, bien arteko entzuketa aktiboa nahitezkoa izango da eta bestearen azalean jarri beharko dira azken horrek pentsatzen duena uler dezaten.
Lanean jarraituko dugu jolastokiaren elkarbizitza hobetzeko xedearekin.