Jantokia hezkuntza-eremua da. Bertan, janari osasungarria eta orekatua eskaintzen da, egunero gure instalazio modernoetan “in situ” egina. Etxeko sukaldaritzaren sistema tradizionala erabiltzen da nutrizionistek ikuskatutako menuak egiteko, erabiltzaileen beharretara egokituak.
Cocina Centra Magui-k laguntzen digu menuak prestatzen, eta prozesu guztia ikuskatzen du aldian behin, egiten den janariaren kalitatea eta segurtasuna bermatzeko.
Disport Eki-ko langileek artatzen dituzte erabiltzaileak. Begiraleak ezinbestekoak dira jantokiak ongi funtziona dezan. Ikastetxearekin koordinatuta lan egiten dute, taldearen eta ikastetxearen irizpide-batasuna bermatzeko, helburu hauek betetze aldera:
Gure jantoki-zerbitzua ikasle guztiek erabil dezakete, 2 urte dituztenetik Batxilergora arte, edozein egunetan: lana eta familia bateratzea errazten du horrek.
Zerbitzua bi txandatan ematen da:
Zerbitzu hau eskuarki eta noizean behin erabili ahal izango da, aurreko laneguneko 13:00k arte abisatuta (ikastetxeko egutegiaren arabera). Otordua ikastetxean bertan egiten da.
Egun kopurua | Egun asteko | Prezioa/eguneko Haur-hezkuntza |
Prezioa/eguneko Lehen hezkuntza/DBH/Batxilergoa |
140 egunetik gora |
5 |
7,15€ |
6,8€ |
110 egunetik 139ra bitartean |
4 |
7,35€ |
7€ |
80 egunetik 109ra bitartean |
3 |
7,55€ |
7,2€ |
80 egunetik behera |
besteak |
7,70€ |
7,35€ |
Posta elektronikoz, comedor@colegiosanprudencio.net helbidera idatziz.
Aurreko asteko azken laneguneko 10:00ak baino lehen abisatu behar da (ikastetxeko eskola-egutegiaren arabera)
Salbuespenez, edozein ezusteko edo aldaketa frogagarriak: beti egun bereko 09:30k baino lehen.
Jantoki Prozesuko Taldeak eta erabiltzaileen gurasoek eratzen dute (ikasturte hasierako Informazio Bilera).
Aldika biltzen da eta aktetan biltzen dira bertan hitz egindako kontuak. comision@colegiosanprudencio.net helbidera idatzita ikus daitezke akta horiek.
Silvia (945171957). Jantoki-zerbitzuarekin lotutako kontsultak egiteko.
Astelehenetik ostiralera, ordutegi honetan: 08:30etik 15:00era.
(686055171). Astelehenetik ostiralera ordutegi honetan: 14:00etatik 15:00etara.