Misioa

San Prudencio ikastetxea Irakaskuntza Kooperatiba da, irabazi asmorik gabekoa. Familiak eta langileak biltzen ditu, ikastetxearen kudeaketan parte hartzen dutenak.

Haur Hezkuntzatik (2 urtetik aurrera) Batxilergora arteko eskola-etapak hartzen ditu ikastetxearen hezkuntza-eskaintzak. Irakasle kualifikatuak ditu, etengabe prestatzen ari direnak.

San Prudencio itunpeko ikastetxe laikoa da. Bere jarduera nagusia Gasteizko haurrak eta gazteak heztea eta prestatzea da, aldi berean, lankidetza-balioak sustatuz eta gizartearen eskaerei etengabe erantzunez.

Helburu du pertsona kritikoak, begirunetsuak eta solidarioak lortzea, pentsamendu-askatasuna, lan- eta ekimen-gaitasuna eta jarrera arduratsua izango dutenak, erresiliente eta autonomoak beren ahalmen eta gaitasun guztien garapena erraztuz, euren gizarteratzean eskolan zein bizitza pertsonalean, arrakasta izan dezaten.

Aniztasunari arreta ematea da San Prudencioren funtsezko helburuetako bat, bai eta, bereziki, haren berariazko hezkuntza-beharrei arreta ematea ere, horretarako komunitate abegitsua, kolaboratzailea, motibatzailea eta inclusiboa sortuz. Konpromiso horren osagarriak dira pertsonekin, kalitatezko enpleguarekin eta ingurumenarekin dugun konpromisoak.

Ikuspegia

San Prudencio Ikastetxeak Gasteizko erreferentziazko ikastetxea izan nahi du, izan ere, giza kalitate handiko irakasleak eta ikasleak eta hezkuntza-eskaintza integrala ditu. Horrez gain, ardura bereziz ahalegintzen da eskola-porrota minimoa izan dadin eta ikastetxearen lehentasunen artean hauek nabarmendu behar dira: eleaniztasuna, euskararekiko konpromisoa, irakaskuntza-eta ikasketa-prozesuei aplikatzen zaizkien teknologia berrien eta metodologia berritzaileen garapena, bai eta ingurumen jasangarria ere.

San Prudencio Ikastetxeko eguneroko jardueran gakoak izango dira arlo hauek: batetik, inplikazioa eta ardura, gure interes-taldeen beharrak eta itxaropenak asetzeko, eta bestetik, kooperatibako eragileen arteko koordinazioa eta komunikazio ona. Horiek guztiek Ikastetxearen prestigioa eta irudi positiboa indartuz.

San Prudencio Ikastetxeak ez dio utzi behar bere antolaketa-, hezkuntza- eta ekonomia- eta finantza-egitura sendotzeari. Kalitatezko kudeaketa-sistemei eutsi behar die, gizartearekin konprometitutako epe luzerako proiektu sendo eta egonkorra izango dituela bermatzeko.

Halaber, Ikastetxea bereziki ahalegintzen da kide dituen pertsonak integratzen eta haien beharrak asetzen bai kooperatibaren bidez bai faktore pertsonalen bidez. Horretarako, haien artean berrikuntza eta sormena sustatuz.

Balioak

  • Lankidetza, partehartzea eta elkartasuna
  • Talde-lana eta konpromiso pertsonala
  • Sorkuntza, berrikuntza eta norbanako ekimena
  • Zintzotasuna, koherentzia eta erabakitzeko gaitasuna
  • Ekitatea eta gardentasuna
  •  Erantzukizuna eta errespetua
  • Elkarrizketarako gaitasuna eta enpatia
  • Ingurumenarekin konpromisoa
  • Inclusibitatea
  • Pertsona helburu
  • Gizarte-arazoekiko sentsibilizazioa

Plan estrategikoa

 

Ingurunearekiko konpromisua

 

Urteko plana

 

Kudeaketa aurreratua

San Prudencio Ikastetxean definitutako ardatz estrategikoek oinarri hauek dituzte: Gizartearekin Konpromisoa (konpromiso horren oinarriak dira hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei arreta eta pertsonekin zein ingurumenarekin konpromisoa) Oreka Ekonomikoa, Gure Bezeroak eta Pertsonak Gogobetetzea, gure ikasleen Prestakuntza Integrala eta gure Ingurunean dugun Prestigioa.

Horiek horrela, gure Gizarte Konpromisoak ikastetxeko prozesu eta proiektu guztietan dauka eragina, nola hezkuntza-ereduari lotutakoetan hala kudeaketa-sistemari lotutakoetan.

Gure Hezkuntza Ereduaren euskarria kudeaketa sistema arin bat da, prozesuetan eta proiektuetan zein berrikuntza- eta sormen-dosi handietan oinarri hartzen duena. Eredu horri esker, era integratuan egituratu ditzakegu erakundearen jarduerak (kudeaketa ekonomikoari, akademikoari eta zerbitzu osagarrien kudeaketari dagozkionak). Helburua trazabilitatea da, helburuen eta haiek erakusteko prozesu, prozedura eta jardueren artean.

Beraz, Ikastetxeak hemen aipatutako misioaren/ikuspegiaren definizioa erabili, berrikusi eta hobetu egiten ditu. Horri eta gure estrategiari esker lortu ditugu hainbeste aitorpen. Alde horretatik, hauek dira mugarri garrantzitsuenak: zilarrezko Qa 2010ean, urrezko Qa 2014an, Eskola Jasangarria 2013an, Oso Ondo, 3k Kirolaren Kudeaketan…

EFQMren eta Kudeaketa Aurreratuko Ereduaren espirituari fidel, gure helburua Etengabeko Hobekuntzan eta Bikaintasunean sakontzeari ez uztea da bai hezkuntza-alorreko erakundeen eta enpresen (Kudeaketa Aurreratuko Taldeak) bidez bai beste sektore batzuen bidez.

Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi