KIVa Proiektua 2017-18 ikasturtean martxan jarri zen bullying edo eskola-jazarpena prebenitu eta murrizteko programa da.
Finlandiako Turkuko Unibertsitateak garatua.
KiVaren esanahia atsegina da eta bestetik “jazarpenaren aurka”ko akronimoa.
Programa honek bi atal nabarmen bereizita ditu:
Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan zehar landuko den prebentzio programa.
Eskola-jazarpena kasuren bat antzematen bada, protokolo zehatz bati jarraituz aurre egitea.
Programa honek emandako emaitzek pentsarazten digute hemen ere arrakastatsua izango dela. Hala ere, ezinbestekoa da guztion parte-hartzea.
Informazio gehiago KIVa programaren webgunean.
Lehen Hezkuntzako bosgarren mailatik Bigarren Hezkuntzako laugarren mailara arte erabiltzen den proiektu honek gaitasun hauek garatzeko balio du: elkarbizitzeko gaitasuna eta gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna.
Proiektu honen bidez, bitartekaritzaren gain uzten da gatazkak era baketsuan eraldatzeko eta elkarbizitza-hezkuntzarako tresna izateko eginkizuna. Bitartekaritza, ikastetxeko zenbait egoera arautzeko eta bideratzeko tresna baliagarria izateaz gain, bereziki, lehen mailako hezkuntza-tresna da. Ikasleei hainbat gaitasun garatzen laguntzen die, hauetarako beharrezkoak: bizikidetzarako, zenbait balio barneratzeko (errespetuan eta desberdintasunen onarpenean oinarritutako elkarbizitzarako ezinbestekoak) eta elkarrizketaren aldeko eta gatazka bateko alde guztiei entzutearen aldeko jarrerak sustatzeko.
Ondoren, aurreko ikasturteetan egindako ekintzak zehazten dira:
1. Lerroa
Álvaro Angulo Méndez, Pablo Expósito Stamen, Jon Campos Asurmendi, Iván Lacalzada Prusilla, Jokin Galdos Bustero, Leire Mielgo Aguirre, Iker Pájaro Pérez
2. Lerroa
Emma González Blanca, Lorena Castro Bartolomé, Cecilia González Sáenz de Olazagoitia, Lucía Cazorla Martínez de Alegría, Naia Martín Herrero, Uxue Lucas Moras, Nora Durán Nuño, Adrián Gamazo Cabello
3. Lerroa
Uxue Valencia de Luis, Nahia Hidalgo Aberásturi, Elia Marquínez Abad, June Ruiz Delgado, Amaia Espartero Gómez, Irati Ibáñez Gil, Aimar Pintado Torre, Maialen Zamora Mayo
Proiektu honek gaitasun hauek garatzeko balio du: elkarbizitzeko gaitasuna eta gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna.
Hauei buruz gogoeta egiteko jarduerak sustatuko ditugu: