Eskola-jantokia

Jantokia hezkuntza-espazio bat da, non janari osasuntsua eta orekatua eskaintzen den, egunero gure “in-situ”-ko sukaldean egiten dena, erabiltzaile guztien beharretara egokitzen diren menuekin, eta, bereziki, alergia edo elikadura-intolerantziagatik dieta berezia behar dutenenera.

Ausolan enpresaren laguntza dugu menuak egiteko eta erabiltzaileei arreta ematen dieten monitoreak kudeatzeko.

Gure jantoki-zerbitzua edozein egunetan erabil dezakete ikasle guztiek, 2 urtetik Batxilergora arte.

Zerbitzua 2 txandatan ematen da:

  • 13:00 h: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailak
  • 14:00 h: Lehen Hezkuntzako 3. mailatik Batxilergora

Zerbitzuaren helburuak honako hauek dira:

  • Familia-kontziliazioa erraztea.
  • Bizi-ohitura osasungarriak sustatzea.
  • Garapen integrala eta autonomia pertsonala sustatzeaGarapen integrala eta autonomia pertsonala sustatzea.
  • Jarrera positiboak indartzea elikagaien aurrean eta jarrera sozializatua mahaian.
  • Aisialdiaz gozatzea.
  • Lankideekiko eta jantokiko langileekiko errespetua sustatzea.
  • Haurrak ingurumenaren kontserbazioan inplikatzea, bilketa, birziklapena eta ingurunearekiko errespetua sustatuz.
 

Jantoki-zerbitzuaren kuotak 23-24

Egun kopurua Egun asteko Prezioa/eguneko 
Haur-hezkuntza

Prezioa/eguneko Lehen hezkuntza/DBH/Batxilergoa

140 egunetik gora

5

7,15€

6,8€

110 egunetik 139ra bitartean

4

7,35€

7€

80 egunetik 109ra bitartean

3

7,55€

7,2€

80 egunetik behera

besteak

7,70€

7,35€

Altak eta bajak komunikatzea

Posta elektronikoz, comedor@colegiosanprudencio.net helbidera idatziz.

Aurreko asteko azken laneguneko 10:00ak baino lehen abisatu behar da (ikastetxeko eskola-egutegiaren arabera)

Salbuespenez, edozein ezusteko edo aldaketa frogagarriak: beti egun bereko 09:30k baino lehen.

Oinarrizko arauak

  • Ezin da ikastetxearen barrutitik irten jantoki-orduetan. Atera behar izanez gero, gurasoek edo tutoreak sinatutako baimena eskatuko da.
  • Jantoki-orduetan ikasgelak itxita egongo dira, beraz, ikasleek janlekura abiatu aurretik hartu beharko dute behar duten guztia.
  • Jantokira era ordenatuan eta isilean sartuko dira.
  • Higiene pertsonala zaindu eta eskuak eta hortzak garbitu behar dira. (Oharra: Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 1. mailako ohiko erabiltzaileei hortzetako eskuila eta pasta emango zaizkie, gainerakoek beren nezeserra ekarri beharko dute, eta komeni da hura hiruhileko bakoitzaren amaieran berrikustea eta/edo aldatzea). Begiraleek higiene pertsonala gainbegiratzen dute.

 

Familientzako informazioa

  • Hileroko menuak ikastetxearen webgunean daude eskuragarri.
  • Informazio aipagarriren bat balego, familiari egunean bertan emango zaio haren berri, telefonoz edo inikaren bidez.
  • Ohiko erabiltzaileen gurasoek eta tutoreek elikadura-ohiturei eta jarrerei buruzko txostena jasoko dute aldian behin (egunero, Haur Hezkuntzako ohiko erabiltzaileek digitala; hilero, gainerako erabiltzaileek).

Bestelako informazio interesgarriak

Jantokiko batzordea


Jantoki Prozesuko Taldeak eta erabiltzaileen gurasoek eratzen dute (ikasturte hasierako Informazio Bilera).

Aldika biltzen da eta aktetan biltzen dira bertan hitz egindako kontuak. comision@colegiosanprudencio.net helbidera idatzita ikus daitezke akta horiek. 

Zerbitzuaren koordinatzailea


Silvia (945171957). Jantoki-zerbitzuarekin lotutako kontsultak egiteko.
Astelehenetik ostiralera, ordutegi honetan: 08:30etik 15:00era.

[comedor idcategoria="270"]:

Menuak esteka honen bidez dauzkazue eskuragarri:

https://menuak.ausolan.com/menu/menuCentro

AZAROKO menua (Basal)

Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi