​ Geure historia

San Prudencio Ikastetxea 1954-55 ikasturtean sortu zen eta Guraso Elkartea zen hasieran, “Asociación Pedagógica San Prudencio” izenekoa: seme-alabei kalitatezko hezkuntza, partaidetzazkoa eta berritzailea emateaz arduratuta zegoen familia-talde baten ekimenez eratu zen. Ardura horren adibide da hasieratik koedukazioaren alde egin izana: mutilak eta neskak elkarrekin aritzen eta hezten ziren, ikasgela beretan (garai hartan baimenduta ez bazegoen ere). Horrez gain, irakurtzen eta idazten ikasteko metodo berri bat aplikatu zuten. Bestalde, hasieratik izan da San Prudencioren bereizgarria seme-alaben heziketan gurasoen eta irakasleen parte-hartzeak norainoko garrantzia duen azpimarratzea. Hori horrela, Elkartearen figura juridikoa aukeratu zen, edonolako irabazi-asmoak baztertuta.

San Prudencio Ikastetxeak, garai hartan, aire berria eta eginbide pedagogikoan aritzeko era modernoagoak eta irekitasunaren aldekoagoak ekarri zituen eta inguru sozio-ekonomiko, are politiko, oso desberdinetatik zetozen ikasleak eta familiak zituen. Hasieran, instalaziorik ez zutenez, Gasteizko arte- eta lanbide-eskolak utzitako ikasgeletan hasi ziren lanean.

1970ean Hezkuntza Lege Orokorra onartu zen, eta Ikastetxeak eraikin berri bat egin behar izan zuen legeak ezartzen zituen baldintzak betetzeko. 1979an, Ikastetxea sortu zenetik 25 urte igaro zirenean, inauguratu zen eraikin berria gaur dagoen lekuan, Gasteizko Udalak Wellingtongo Dukearen kalean (Lakua) emandako lurretan. Eraikin horrek OHOko 16 unitaterentzat eta Eskolaurreko 2 unitaterentzat gaitasuna zuen.

1986an, “Asociación Pedagógica San Prudencio” izana, gurasoen Elkarte Kooperatibo egin zen, berme handiagoko forma juridikoa izateko, jatorriko partaidetza-helburuei eutsiko ziena. Garai berean, Zuzendaritza Batzordeak hezkuntza-eskaintza BBBra eta UBIra hedatzea erabaki zuen. Horretarako, instalazio berriak eta bigarren eraikin bat egin behar ziren: 1990-1991 ikasturtean inauguratu ziren, garai hartan Ikastetxearen inguruan erositako lurretan.

LOGSEa onartzeak behar berriak sortu zituen berriro ere, espazioak falta baitzituzten, eta instalazioak berriro eraldatu ziren: haur-hezkuntzarako ikasgelategi bat eta kiroldegia ireki ziren 1999an.

2004-05 ikasturtean, 50. urteurrena ospatzen ari ginela, barne-espazioak berregokitu ziren 300 pertsonarentzako lekua duen ekitaldi-aretoa egokitzeko. Aldi berean, gurasoen kooperatibaren ordez beste formula batera aldatzeko aukera aztertzen hasi ziren, hain zuzen, langileak bazkide izango ziren kooperatiba integraleko formulara. Prozesu hori 2005eko maiatzeko Biltzarrean amaitu zen, han onartu baitziren kooperatibako estatutu berriak. Hala, partaidetzazko eskolaren ikusmoldean sakondu zen.

Eraldaketa horri esker, ikastetxeak hazi eta tokiko eskaerari erantzun ahal izan zion. Erakundeari egitura sendoagoa emango zion lerro berria irekitzea erabaki zen: horrek handiagotzea eskatzen zuen eta hirugarren eraikina egin zen, 2007-08 ikasturtean inauguratu zena. Horri esker, aldi berean, 2008-09 ikasturtetik aurrera, haur-hezkuntzako lehen zikloko irakaskuntza sartu ahal izan zen.

Ikusi ahal izan denez, San Prudencio Ikastetxeak sortzetik jarri du arreta parte-hartzean, kalitatean, aniztasunaren integrazioan eta berrikuntzan. Etengabe eskaintzen dira zerbitzu eta proiektu berriak eta ezartzen dira metodologia berriak (ikaskuntza kooperatiboa, eredu hirueleduna, bikoteka irakurtzen, ikasleen bitartekaritza, eskola-baratzea...). Hala aitortu dute erakundeek hainbat aldiz: azpimarratzekoak dira, besteak beste, onura publikoko erakunde izendatu izana, 2010ean Zilarrezko Qa eta 2014an Urrezko Qa (kudeaketaren kalitatearen Euskadiko saria) jaso izana eta eskola jasangarriaren ziurtagiria lortu izana


 

 

 

Urrezko Q-a 2014 Kalitatearen Kudeaketari Euskal Sariaga

Sari honek beren kudeaketa praktikan aurreratuenak diren erakundeak aitortzen ditu bide batez beraien interés taldeen asebetetzea bilatzen dutenak: Personak, bazkideak (erabiltzaile zein langileak), Enpresa Gizarte Erantzukizuna eta zehatzago bere Gizartearekiko Konpromisoa.

 

Heldutasun teknologiko aurreratuaren ziurtagiria

Akreditazio hori Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ematen du.

Eskola Jasangarria

2021.urtean Eskola Jasangarria ziurtagiria berriztu genuen.

Ziurtagiri hau 3-4urteren buruan berriztu behar da ZT eta AG2030 taldeak aurrera eramandako autoebaluazioaren ostean (bertan Jasangarritasuna, Zailtasuna, Prozesua, Parte hartzea, Kooperazioa eta Curriculuma ebaluatzen dira); honen ondoren Ingurugela-CEIDA-ko pertsona adituekin auditoria bat pasatzen da.


Analisi guzti hau Agenda 2030ko markuaren baitan ematen bada ere, eskola osoko lana ebaluatzen da eta urte batzuk direla hasi genuen bideari jarraitzen dio. 
 

 

Hiri Hezitzailea

Gure ikastetxea Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektuaren parte da, udaleko hezkuntza-jardueretan parte hartzen baitu, eta bat dator hiriak hezkuntza-ekintzaren bidez gizarte-kohesioan eta ekitatean aurrera egiteko duen konpromisoarekin.

 

Itun berdea

Bostehunetik gora enpresak eta erakundek Itun Berdearekin bat egiteko eta beren egunerokotasunean jardunbide egoki jasangarriak sartzeko konpromisoa hartu dute, besteak beste geure kooperatibak, San Prudencio S. Coop.-ek, ingurugiro sentsibilizazioa eta jasangarritasuna bultzatuz, enpresa-eraginkortasuna handituz eta merkatu berriak irekiz.

 

Futura Plana

Ura Aurrezteko Vitoria-Gasteizko Plan Integrala abiarazi zenetik (2004-2008), eta, ondoren, Futura Planaren bidez (2009-2012), AMVISAk uraren erabileraren eta kudeaketaren diagnostikoa dohain egiteko programa garatu du, uraren kudeaketa eraginkorra egiteko eta, bide horretatik, kudeaketarako euren barne-sistemak sendotzeko interesa duten sektore guztietan aplikatzeko. Diagnostiko horiek Futura Planaren funtsezko zatiak dira, eta programa horretan gero eta zentro gehiagok parte hartzea espero da.


San Prudentziok Oso Ondo agiria lortu zuen (eta berau berritzen jardun du) ,agiri honek, hiriaren barruan, uraren erabilpenean praktika egokiak aitortzen ditu.

II Euskadiko II. Geografia Junior Olinpiada 2023an

Batez besteko nota hoberena eskuratu dugu.

3K programa 

Prestakuntza-ekintza programa bat da, hiru Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak antolatua eta Euskalit-Kudeaketa Aurreratuak koordinatua, eta bere helburua EAEko kiroleraklundeen kudeaketa hobetzen laguntzea da Kudeaketa Aurreratua ereduan oinrritua.

Hiru urteko programa da eta xedea da erakundeek, prestakuntza saio/tailerren bitartez eta hainbat ariketa praktiko eginez, beren antolamenduan Kudeaketa Aurreratuaren funtsezko alderdiak eta praktika onak ezagutzea eta garatzea.

 

 

Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi