Irailaren 12an Haur Hezkuntzako 5 urtekoak Olarizura abiatu ziren. Hasiera batean urmaelera joan ziren eta ahatekumeak umeak agurtzera hurbildu ziren. Behin landeetan andereñoek sandwich galantak prestatu zituzten eta hor bertan hamaiketakoa egin zuten. Ume batzuek loreak eta ura erabiliz lurrinak egin zituzten, beste batzuek soginentzako Cola Caoa pretatu zuten...Primeran pasatu zuten. Izugarrizko goiza izan zen!