DBHko bigarren mailako ikasleak Kontsumobideren formakuntza zentrora joan dira azken astean ekonomiarekin zerikusia duten bi lantegietan parte hartzeko. Lehenengoan ikasi ahal izan dituzten gauzen artean, banku eta aurrezki kutxen arteko desberdintasunak, eta Espaniako Bankuaren zein Europako Banku Zentralaren eginkizunak. Bigarrenean, ikasleei familia egitura ezberdinak eta diru-sarrera zehatzak egokitu zaizkie hilaren amaierara hel daitezen.