Gaur goizean eskolan elkartu gara 9:00etan eta, beste eskolatik gurekin datozen ikasleak jaso eta gero, Barriara heldu gara goizeko 10:00ak aldera. Izotzaldia urtzeko asmoarekin, dantza egin dugu guztiok batera, 3 talde ezberdinetan banatu gaituzte eta aterpetxea erakutsi digute. Elkar gehiago ezagutzeko eta ingelesa praktikatzeko ekintza batzuk egin eta gero, bazkaldu egin dugu. Bazkalostean hemengo begiraleek haiei buruzko aurkezpenak egin dituzte, "My World, Your World", eta gauza interesgarri asko kontatu dizkigute, esate baterako, nondik datozen, nora bidaiatu duten eta haien zaletasunak zeintzuk diren. Honen ondoren, mendian zehar paseatzera joan gara.
Gogora ezazue argazki gehiago dituzuela zuen pasahitzak sartuta.