Lehenengo egunak Bremenen

Ingeleseko ikasle-trukean parte hartzen ari diren Batxilergoko 1.mailako ikasleak otsailaren 13an Madrilera joan ziren, hemendik Hamburgora hegazkinez joateko eta gero hemen Bremenera eramango zituen trena hartzeko. Han, ​Kirchweyhe-n hain zuzen ere, gure kide alemaniarrak gure zain zeuden. A ze poztasuna elkar ezagutzean! Alaitasunez betetako lehenengo besarkadaren ostean gure urduritasuna desagertu zen eta...esperientzia gozatzeko garaia heldu zen! Bakoitza egun hauetan bere etxea izango denara joan zen Alemaniako familiarekin eta arratsaldea deskantsatzeko aprobetxatu genuen, ostiral potentea izango baikenuen. 

Ostiral goizea eskolan eman genuen, non beraien proiektu-astea amaitzen ari baitziren; maila guztietako ikasleek ohiko eskolak alde batera uzten dituzte institutak antolatutako proiekturen batean parte hartzeko: Harry Potterren inguruko tailerra, ingurumena eta bere babesa, manga eta komikiak, batxilergoa amaitzerakoan urte sabatikoa pasatzeko aukerak, gastronomia turkoa, eskolako egunkaria, etab. Proiektu guztiak ikusi eta gero elkarrekin bazkaldu genuen jantokian eta polikiroldegian jolastu genuen gehiago elkar ezagutzeko helburuarekin: hau oso onuragarria izan zen aurretik geneukan asteburuan erosoago egoteko.

Asteburuan zehar ez dago programarik, ikasle bakoitzak bere harrera familiak berarentzat prestatu duena egiten du, era honetan kultura zein gizartean murgiltzeko aukera izanda. Astelehenean berriro ikusiko gara eta asteburuan egindako partekatuko dugu beste lagunekin.

Fotos

Inicia sesión con las claves de Inika para ver la galería.


Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi