Hamburgo ezagutzen

Asteartea egun potentea izan zen Hamburgora joan baikinen. Goiza denda gehienak dauden kalean zehar  (Alemaniako bigarren handiena) paseo batekin hasi zen eta beranduago erosketa batzuk egitera nora itzuliko ginen apuntatu genuen :) Hamburgoko udaletxea eta Alster ibaiak sortzen duen lakua bisitatu ondoren, Speicherstadt aldera joan ginen: hiriak ospe handia zuenean salgaiak heltzen ziren biltegiak.

Bere kale eta kanaletan zehar ibili eta gero, Elbphilarmonie delakora heldu ginen, Elba ibaiaren (hiriko bigarren ibaia) bazterrean aurkitzen den filarmonikaren eraikina. Terrazatik bistak ederrak ziren. Honen ondoren, itsaontziz porturaino joan ginen eta azkenik, denbora librea gozatu baino lehen, lurpeko tunel batetik Elba ibaia zeharkatu genuen. Beste aldetik, hiriko irudia zoragarria zen. Dudarik gabe, Hamburgo bisitatzeak pena merezi du.

Fotos

Inicia sesión con las claves de Inika para ver la galería.


Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi