Martxoaren 4an 1. A klaseko ikasleak Kontsumobidera, Kontsumoko Euskal Institutura, gerturatu ziren. Bertan erosketa otarraren eta aldaketa klimatikoaren inguruko bi tailer burutu zituzten. Aldaketa klimatikoaren inguruan ikasleek produktuen berrerabiltzea aztertu zuten. Beste tailerrean, aldiz, erosketa egitera joaterakoan zer aztertu behar duten landu zuten.