DBHko 2.mailako irakasleek proiektu berritzaile eta jakintza-alor anitzekoa prestatu dute beraien ikasleentzat. Proiektu honek hainbat helburu ditu, besteak beste: gazteen bidaiatzeko gogoa eta kultura ezberdinak ezagutzeko gogoa piztea; leku enblematikoei buruz duten ezagutza hedatzea; jakintza-arlo anitzak zeharkako moduan lantzea: Informatika (konpetentzia digitala), Ingelesa (linguistikoa) edo Geografia eta Historia (mundu mapak, garraio publikoa erabiltzeko mapak,etab.); ikasleen motibazioa eta interesa mantentzea; eta konfinamenduan entretenimendu hezigarria eskaintzea.
Proiektuak escape room bat dauka eredutzat. Hasteko, ikasle bakoitzak email bat jaso du eta bertan laguntza eskatu zaio. Bidaietan zein munduko kultura ezberdinetan adituak direnez, haien laguntza behar da oso garrantzitsua den eta bahitua izan den pertsona bat askatzeko. Arazoa da...pertsona hau non dagoen ez dakigula. Soilik ikasleek asmatu dezakete leku hau zein den. Horretarako, hainbat erronka gainditu beharko dituzte. Bakarrik erronka bakoitza behar bezala eginda dagoenean jasoko dute hurrengoa. Lasai gaude, gure ikasleen esku mundua salbu dagoelaz ziur gaude.