BARNETEGIKO LEHEN EGUNA BARRIAN

Lehenengo eguna Barrian! Guztiok urduri-urduri geunden autobusean... Sarrera hitzik esan gabe egin genuen, baina behin logelak antolatuta, berehala euskararekin hasi ginen jolasean. Bazkari bikaina eta gero, eguraldi polita aprobetxatu genuen kanpoan jolasteko eta gero alboko herrira, Axpurura, joan ginen pista-jolas bat egitera iparrorratza eta mapa erabiliz. Barriara bueltatu ginen askaria eta dutxa hartzeko, eta denbora librea aprobetxatu ondoren, afaria hartu genuen. Gauean, 22:00etan logeletara igo ginen, urduri berriro ere, eta 23:00etan isiltasuna mantendu behar genuen, indarrak hartu behar genituen hurrengo egunerako. Bihar arte!

Eskuragarri dituzue argazki guztiak Google Fotoseko estekan Inikako pasahitzarekin. 

Fotos

Inicia sesión con las claves de Inika para ver la galería.


Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi