ARRAKASTA BOROBILA LA PALMAKO IKASTETXEEI LAGUNTZEKO ELKARTASUN KANPAINA

Gabonetako oporrak hasteko modurik onena Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek La Palmari laguntzeko egin duten ekimenaren arrakasta borobilaren albistearekin da. Ikasgelan hainbat astez lan egin ondoren, ahalegina saritu egin da, eta gure aurreikuspenak guztiak dainditu ditu. Guztira 1.386 € biltzea lortuz, eta diru hori La Palmako eskoletara bideratuko da. Zur eta lur gaude.

Ikasgelako proiektu gisa hasi zena, azkenean, elkartasunaren, enpatiaren eta sentsibilizazioaren erakusgarri izan da, miresteko modukoa. Eskerrak eman nahi dizkizuegu, zuei, Lehen Hezkuntzako 5. mailako gure ikasleei, maketak sortzen egin duzuen ahaleginagatik, La Palmako biztanleekin erakutsi duzuen interesagatik eta enpatiagatik. Familiei, zuen seme-alabei materialekin eman diezuen laguntzagatik, ez baitira gutxi izan. Eta azkenik, zuen aletxoa enkanteekin eta kolaborazioekin jarri duzuen guztioi.

ESKERRIK ASKO BIHOTZ-BIHOTZEZ!

Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi