SANPRU-HOGWARTSEKO MAGIA ETA AZTIKERIEN ESKOLA

 

Beste edozein goiz bezalakoa zen San Prudentzio Ikastetxean. Klaseak aurrera zihoazen eta seigarren mailako ikasleak adjektiboak ikastera zihoazen. Bat-batean, eskolako pasilloetatik norbait oihuka ari zen. Zenbat eta hurbilago, orduan eta argiago entzuten zen: "Hontza bat, hontza bat dago!" Nahasita eta harrituta, seigarren mailako ikasleak zain geratu ziren, eta, segundo luze batzuen ondoren, hontza bat sartu zen atetik.

Atetik sartzen ikusi zuten hontzak sortarazi zien harriduraz ganditu ondoren, zerbait zintzilik zeramala ohartu ziren ikasleak. "Gutun bat!! - Oihukatu zuen ikasle batek. Pixkanaka-pixkanaka, hontzak zeraman paper marroi biribilkatuan pausatu ziren ikasleen begiradak. Marmarrak zabaldu ziren klaseetan zehar, irakasleek gutuna hartu zuten arte.

Kontu handiz, paper horretan zegoena garrantzi handikoa zela susmatuko balute bezala, zabaldu egin zuten. Irakurri eta berriro irakurri zuten isilean. Ezin zitekeen. Ezinezkoa zen. Baina hor zegoen logoa. Eta sinadura hori, hain dotorea, dokumentu garrantzitsuak sinatzera ohituta dagoen norbaitena balitz bezala. Ezin zitekeen. Ikasleen garrasiek irakasleak beren senetik atera zituzten eta errealitatera itzuli ziren. Arnasa sakon hartu eta irakurtzen hasi ziren, ikasleen begiradapean, informazio gosez.


Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasle horiek,

Atseginez jakinarazten dizuegu Magia eta sorginkeriaren Sanpru-Hogwarts eskolara gonbidatu zaituztegula...


Has dadila abentura...


Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi