Gaztelera ikasgaian, DBHko 2.mailako ikasleak Arabako Agiritegia bisitatzera joan ziren martxoaren 7, 8 eta 10ean. Ekintza hau Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektuaren proposamenetako bat da. Bi zati zituen jarduerak:
-
Lehenengoan, argizari-oholtxoak, papiro-erroiluak, pergaminoak eta abar erabili zituzten parte-hartzaileek, eta ariketa praktikoak egin zituzten idazluma, hegazti luma eta metalezko luma-muturrekin. Aldi berean, paleoidazketaren inguruko azalpen teorikoak eman zitzaizkien ikasleei, idazketak kulturaren garapenean izan duen eraginaren, euskarrien... ingurukoa.
-
Bigarrenean, agiri bat nola kontserbatzen den ikusi zuten ikasleek, eta Artxiboan gordeta dauden agiri batzuen idazketaren analisia egingo dute.
Ekintza honen bidez, ikasleek idazketa eta kultura zein zibilizazioaren zabalkundearen artean dagoen harremana ikusi ahal izan zuten, baita idazketa eta gizarte-antolakuntzaren garapenaren artekoa ere. Bestalde, gure gazteek historia- eta arte-ondarea baloratzea eta errespetu jarrera izatea bultzatzea zuen helburu.