Apirilaren 17an, Lehen Hezkuntzako ikasleek eta apirilaren 18an, Bigarren Hezkuntzako ikasleek Aldabe Gizarte Etxean egin ziren Agenda 2030eko Eskola Foroetan parte hartu zuten. Han, ziklo bakoitzean sortutako proposamenak aurkeztu zituzten, eta beste ikastetxeetako ikasleekin esperientzia eztabaidatu eta partekatu zituzten. Oso esperientzia aberasgarria izan zen.
Gainera, maiatzaren 16an beste hitzordu bat izango dugu, “Foroa alkatearekin”, Eskola Foroaren ondorioak azaltzeko.