Agenda 2030en Udal Forora

 

Maiatzaren 16an, asteartea, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleek Aldabe Gizarte Etxean egin zen Agenda 2030en Udal Forora jo zuten. Bertan, eskolen arteko foroetan 7. GJHari buruz (Energia irisgarria eta ez-kutsatzailea) landutakoa azaldu ahal izan zuten. Foroan Gasteizko hainbat ikastetxek eta udal ordezkarik parte hartu zuten. Ikasleek sortutako proposamenak helarazi zizkieten Gorka Urtaran alkateari eta Ana Oregi Lurralde eta Klimaren aldeko Ekintza Saileko zinegotzi ordezkariari. Primeran pasatu dute!

 

 


Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi