Iritsi da garaia DBHko 3. eta 4. mailetako ikasleen etxeetan ikasle alemanak hartzeko, haiek iaz egin zuten bezala. Aste honetan Euskal Herriko zati handi bat ezagutu dute, Gaztelugatxe edo Donostia bisitatuz. Gainera, Gasteiz eta bere Udala ezagutzeaz gain, euskal kulturaren zenbait alderdi erakutsi zaizkie, hala nola gastronomia sukaldaritza-tailer batean eta dantzak, Euskal Dantzen erakustaldi batean.
Aste bizia da, eta, hizkuntzaz gain, adiskidetasuna ere sendotu da.
Eskerrik asko eta auf wiedersehen!