Gaur arratsaldean, Antonio Sivera eta Antonio Blanco, San Prudentzio eskolara gerturatu dira gure ikasleekin.
45 minutu inguruko tartean, jokalari urdin-zuriek txikienekin hitz egin dute, euren galderei erantzun diete, argazkiak atera eta autografoak sinatu dituzte, postalak banatu dituzte eta hainbat lehiaketa egin dituzte. Gainera, Siverak eta Blancok euren esperientzia eta egunerokoa kontatu dute, klubaren balioen dibulgazioa kontuan hartuta, batez ere bizi-ohitura osasungarriak.