IKASBIDAIA 2023: LONDRES

 

Azaroaren 27tik abenduaren 1era 2. batxilergoko ikasleak Londresen egon ziren. Han igarotako bost egunak erabat aprobetxatu zituzten, Natural History Museum, British Museum edo National Gallery museoak bisitatzen, Picadilly Circus eta Oxford Street-etik paseatzen, Winter Wonderland-eko atrakzioetan igotzen, hiri osoa Sky Garden-etik behatzen edo Camden Town-en oparitxoak erosten. Gainera, urte hauetan ikasitako ingelesa praktikatzeko aukera izan zuten. See you, London!


Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi