Heldu da ikasle alemaniarrei 3. eta 4. DBHko ikasleen etxeetan ongietorria emateko unea, haiek egin zuten bezala. Astebetez Euskal Herria ezagutu ahal izan zuten, Donostia edo Gaztelugatxe bezalako lekuak bisitatuz. Gasteiz eta bere Alde Zaharra ezagutzeaz gain, Añanako Gesaltzan eta Bilbon bisita gidatuaz gozatzeko aukera izan zuten. Egun hauetan surflari eta euskal dantzari gisa duten gaitasuna erakutsi zuten.
Aste polita izan zen, hizkuntza lantzeaz gain, bidaiatzeko eta beste kultura batzuk ezagutzeko interesa areagotu zuten parte hartzaileek.
Eskerrik asko eta auf wiedersehen!