Albertiako Adineko Pertsonen Egoitzara egindako bisitaren arrakasta eta ohartzunaren ondorioz (Diario Noticias de Alava) abenduaren 13an gure ikastetxeko ikasle asko San Martineko egoitzara gerturatu ziren musikaz beteriko arratsalde batez eta belaunaldiarteko esperientzia batez gozatzera gabonak hemen ditugula aprobetxatuz.
Esperientzia hau aurreko MusikAT bezala, Colegio San Prudencio Ikastetxeak gizartearekin daukan konpromesuaren emaitza da, kasu honetan hirugarren adineko pertsonekin daukan konpromesuaren emaitza. Ekintza honen helburua musikaren garrantzia eta erabilgarritasuna goraipatzea da.
Bai gazteek eta bai nagusiek emozioz eta gabon kantetaz beteriko arratsalde batez gozatu zuten gure etxeetan gabonetan entzungo diren abesti asko abestuz.
Han zeudenek gabon kantak, instrumentu ezberdinak, abestiak, dantzak eta BAPNE ariketa ezberdinak ikusteko eta gozatzeko aukera izan zuten. Argi dago, han bizi izan zena ez zela elkartruke musikal soil bat izan, baizik eta esperientzia pertsonal aberasgarri askoren elkartrukea ere. Emozio eta bizipen guzti hauen sustatzailea eta sortzailea, nola ez, musika izan zen.