Gure eskolak Gymnasium Plochingen ikastetxearekin egiten duen alemaneko ikasle-trukearen ekintzen artean, ikasleek urtero proiektu bat egin izan dute. Aurreko ikasturteetan bidai-koaderno bat bete behar zuten arren, aurten Vlog bat prestatu dute. Honetan, Alemanian bizi izandako abentura, esperientzia eta bisitak kontatzeko aukera izan dute. Bideo blog hau egin ahal izateko, ikasle bakoitzari bidaiaren leku garrantzitsu bat egokitu zitzaion (esate baterako, Mercedes-Benz museoa, Ritter txokolate fabrika edo Silber hotela, Gestapo poliziaren egoitza ohia). Leku horietara heltzean, ikasleek honen inguruko zerbait azaldu eta grabatu zuten. Eskerrik asko ikasle guztiei proiektu honetan hain gogotsu parte hartzeagatik eta familiei ikasle-trukean konfiantza izateagatik. Hona hemen bideo zoragarri hau ikusteko Drive esteka. Danke schön!!
https://drive.google.com/