Joan den urriaren 28an, asteazkenean, Bittor Garaialde gure irakaslea elkarrizketatu zuen http://www.eitb.eus/es/radio/radio-vitoria/ Radio Vitoriako unitate mugikorrak, San Prudentzio Ikastetxean ezarri dugun COVID-19ren aurkako prebentzio eta babes-neurri berria azaltzeko: HEPA iragazkiak dituzten aire-arazgailuen instalazioa ikasgeletan.
COVID-19ren ezaugarriak direla eta, espazio itxien aireztapena funtsezkoa bihurtu da. Bai OMEk, bai gobernu eta espezialistek espazio itxiak ondo aireztatzearen garrantzia azpimarratzen dute, kutsadurei aurrea hartzeko.
Ikasturtearen hasieratik, gure ikasgelak modu naturalean aireztatuta egon dira, klaseetako leihoak eta ateak irekita, ikasturtearen hasierako protokoloaren gomendioei jarraituz. Hala ere, San Prudentzio Ikastetxean aireztapena are eraginkorragoa izan dadin, aireztapen naturalari laguntzeko neurri osagarri baten alde egin dugu, hau da, HEPA iragazkiak dituzten aire-arazgailuen instalazioaren alde ikasgeletan.
Duela bi astetik hona, gure ikastetxean airea arazteko HEPA moduluak daude instalatuta gela guztietan, haur-hezkuntzatik hasi eta batxilergoraino, ikastetxeko ikasleen eta langileen segurtasuna eta osasuna bermatzeko. Iragazki horiek gelan dabiltzan aire-partikulak ezabatzen laguntzen dute, airea garbiagoa eginez.
HEPA iragazkiak eraginkortasun handiko iragazkiak dira, eta birusa, aerosolak, bakterioak, hautsa, polena eta aireko beste produktu kaltegarri batzuk deuseztatzea ahalbidetzen dute. Orain arte egiten genuen aireztapenaren osagarria dira, beste zentro askok ez duten osagarria.