Azken asteotan Batxilergoko 1.mailako ikasleek Gasteizko Udaleko Hezkuntza jardueretako batean parte hartu dute: "Belaunaldiaen artekoa: Azken 50 urteak, adinekoen istorioak eta bizipenak".
Hiriko adinekoak 1950etik 1970era izandako aldaketa handien lekuko eta protagonista izan dira. Batzuek Gasteiz hiri txiki eta tradizionala izatetik handitzen ari zen hiri moderno izatera emandako pausua bizi izan zuten. Beste batzuek, berriz, jaioterritik migratu egin behar izan zuten eta gure hirira etorri ziren garai haietan. Bizipen horiek testuliburuetan jasotzen ez direnez, adineko horien testigantzak jasotzen dituen dokumental bat egin da. Bertan, eta heziketaren esparruan, adinekoentzako zentro soziokulturaletako adinekoen talde batek beren bizipenak kontatzen dizkie gazteei, bi saiotan. Bertatik bertara bizi izandako lekukotasunak, Gasteiz gaur egun den bezalakoa izatea eragin duten aldaketa sozial guztiak biltzen dituztenak.