Aurreko astean Gymnasium Plochingeneko alemaniar ikasleen bisita izan genuen. Hauekin berriro elkartzeko eta partaide berriak ezagutzeko irrikitan geunden, duela bi urte ez genuen elkar ikusten eta.
Alemaniako ikasleak martxoaren 31an heldu ziren Gasteizera trenez. Hurrengo egunean, Zuzendari taldeak ongietorria eman zien, batxilergoko 2.mailako alemaneko ikasleen laguntzarekin (hauek gaztelera/euskaratik alemanera itzuli zuten Mikelek eta Leirek esandakoa). Honen ondoren, elurra mara-mara ari zelarik, ohe-elastikoetara ondo pasatzera joan ginen Bilbon Guggenheim Museoa bisitatu baino lehen. Asteburuan parte-hartzaileek haien abegi-familiek antolatutako ekintzetan aritu ziren. Asteari hasiera emateko, Estibaliz Cantok, Hezkuntza eta Kultura Zinegotziak, Gasteizera ongietorria eman zien. Honen ostean, Abastos Merkatuan euskal sukaldaritza ikastaroa egin genuen. Asteartean eguraldi eguzkitsua Zurriolako olatuetan surf ikastaroa egiteko aprobetxatu genuen eta asteazkenean Gasteizko Alde Zaharra zein Santa Maria Katedrala ezagutu genituen. Amaitzeko, ostegunean Salburuako parkera joan ginen eskolan Euskal Dantzak ikasi eta gero. Guzti hau gutxi balitz, alemaniar ikasleak eskolako saioetara sartu izan dira, lehen hezkuntzan eta baita bigarren hezkuntzan ere.
Eskerrik asko parte-hartzaile eta familia guztiei proiektu aberasgarri hau posiblea egiteagatik! Eskerrik asko eta auf wiedersehen!