DBH 3. mailako ikasleek Plochingen-en (Alemania) astebete eman zuten, hango eskolarekin (Gymnasium Plochingen) antolatzen den elkartruke programan parte hartuz. Egun horietan, era guztietako jarduerez gozatu ahal izan zuten, adibidez, Ritter Sport-en txokolate tailerra, Mercedes-Benz museoaren bisita, Stuttgarten zehar gimkana, eta Heidelberg unibertsitate hiria eta Ludwigsburg gazteluaren bisitak. Esperientzia ahaztezina izan zen eta apirilean Alemaniako lagunei harrera egiteko gogoz daude. Ordura arte!