SanPru-ko superraren ateak zabalik!

Ausolanekin lankidetzan, LH-ko 3. eta 4. mailako jantokiko erabiltzaileek jarduera praktiko bat egin zuten, eta itxurazko supermerkatu batean erosketak simulatu zituzten.
Ikasle talde bakoitzak aurrekontu mugatua zuen eta oinarrizko produktuak aukeratu behar zituen, fruta eta barazkiak, besteak beste.
Diruaren balioaz eta erosterakoan erabakiak hartzearen garrantziaz ikasi zuten, elikadura-alergiak, iraungitze-datak eta abar kontuan hartuta.
 
 

Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi