Mahatsak zapaltzen proiektua aurrera doa eta, aurrekoetan bezala, adituen bisita izan dugu. Kasu honetan San Prudentzioko bi amatxo etorri dira, Amaya Abecia eta Sonia Cámara. Haiek mahats-bilketaren prozezua antzeztu zuten; horretarako, hainbat boluntario aukeratu behar zituzten. Geroago, hamaiketako berezi bat eman zien, menbrillo zati txiki bat, izugarri gustatu zitzaien!
Amaya Abeciaren bigarren aldia da! Ñam- ñam proiektuan ere aditu etorri zen eta elikadura osasuntsua nola lortu azaldu zien.
Eskerrak eman nahi dizkiegu haien denbora gurekin emateagatik, bere aurretiko antolakuntzagatik eta baita gustora egiteagatik ere.