"En Infantil estamos Con- Sentidos" proiektua aurrera doa eta oraingo honetan Haur Hezkuntzako umeek aditu batzuen bisita izan dute. Alde batetik, Ainhoaren eta Cristinaren eskutik keinu hizkuntzara hurbildu dira.
Ekintza ezin hobea izan zen. Irudi digitalen bidez kontzeptu batzuk erakutsi zizkieten eta hori azaltzeko erabiltzen den keinua irakasten zieten.
Ainhoari eta Cristinari eskertu nahi diegu bere jarrera eta bukaezinezko barrea umeen aurrean. Rebeka Sánchez, eskolako irakaslea, aipatu nahiko genuke egin dituen kudeaketa guztiak eskertzeko.
Bestetik, ONCEko Arantxa, Concha eta José Ángelen bisita izan genuen eta itsuek erabiltzen dituzten askotariko baliabideak erakutsi zizkiguten.